SARRI GURE ARTEAN?

Berri horrekin esnatu ginen pasa den astean: Sarri hizlari? Noiz? Itzela albistea, baina oraindik ez dagoena argi…

Uste dut, “Sarrizale” guztioi, irrifarre bat atera zitzaigula berria jakitean. Azkenean gure artean! Zenbat urte sasian, baina a zelako plazera izan dugun bere obrak jarraituta. Gaur egungo gazteek Sarri gu baino lehenago ezagutu dute, eskolan, guk literatura gutxi landu genuen eta gramatika gehiegi! Unibertsitatean deskubritu nuen. Deustuko ikasle ohia eta bertan estimu handia zioten. Zenbatetan irakurriko nuen “Gartzelako poemak”, eta oraindik mesanotxean dudan liburua da, hor dago, eskura.

Berriak hautsak astindu ditu, eta ziur nago Madriletik, modu batera edo bestera, itzulera hau saihesten saiatuko direla.

Ia buelta hori egi bihurtzen den, eta laster barru gure artean daukagun.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude