ESKUBALOIA EDO JANZKERA: ZER DA GARRANTZITSUAGOA?

Aste honetan, emakumezkoen hondartza eskubaloia albiste izan dugu (http://www.eitb.com/eu/kirolak/osoa/2401428/hondartza-eskubaloiko-jokalariek-ekipazioa-hautatu-ahal-izango-dute/).┬áBaina ez txapelketaren bat irabazi dutelako, edo partida oso ona jokatu dutelako, edo jokalariren batek lesionatu delako… Ez, janzkera izan dugu hizpide. Tristea, ezta?

Berriro ere goitik agindua: top-a eta sabela agerian ibili behar dira. Zergatik ez ditugu horrelakoak alde batera uzten, zergatik ez diete kirolariei uzten nahi duten ekipazioa aukeratzen? Kirolak garrantzia izan behar du eta are gehiago emakumezkoen kirola komunikabideetan hutsaren hurrengoa denean. Horrela animatu nahi dituzte neskatoak kirola praktikatzera?

Beti berdin, eta ziur albiste honek buelta gehiago emango dituela.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude