ZER DEN GELDI EGON BEHARRA…

Uda, atsedena eta parrandan pasatzeko tartea izaten da. Aurten, uste dut, bakarrik praktikan jarri dudala lehena. Blogean askotan idatzi dut nire hanka malapartatuari buruz. Uste dut, tratamendu askoren aintzindaria izan dela. Beti saiatu izan naiz, denborarekin gero eta argiago ikusten zen ebakuntza saihesten.

Baina ezin. Maiatzean argi eta garbi utzi zidaten nire aukera bakarra ebakuntza zela. Abenduan kirofanotik pasatu behar naiz. Ireki, Akileseko tendoia josi eta 6 hilabeteko errekuperazioa. Nire buruari esaten diot azken aukera dela eta ondo aterako dela, nahiz eta ez daukadan oso argi. Ikusiko da.

Uda: parranda, kirola… Bai zera! Aurten jubilatuen bizitza tokatu zait. Goizean egunkaria irakurri, pasiotxu bat (asko forzatu barik), kafetxu bat eta etxera. Arrastitan Armintzara. Bai, lekutan dago. Baina lasaitasuna topatzen dut. Kafe bat hartu, liburu bat edo denborapasak eta bertan egoten naiz portuan itsasoari begira. Ezagunen batekin hitz egin, umeak nola bainatzen diren ikusi. Eta buruari buelta gehiegi eman, nola ez… Azkenaldian bertatik lanerako ideia berriak atera dira, bertsoak (aspaldi idatzi gabe eta berriro animatu naiz),…

2013-08-14 18.02.14

Gauza positibo bakarra: aurrezten nabilela. Parranda gitxi, Gintonic gutxiago… Baina ez naiz kapaza gau osoa zutunik ibiltzeko. Azken urteetan izan dudan udarik txarrenetakoa, baina pentsatu nahi dut datorren urtekoa mundiala izango dela. Ez dudalako minik izango, bizikletan ibiliko naizelako, igeri egin, parrandetara joan,…

2013-08-14 18.09.44

Amestea libre da, ezta?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude