2013ko TXAPELKETA TXAPO!

Villabonan hasi zen gure “bertso tourra” edo nire ikasle batzuek esaten duten bezala: “bertsoturrada”. Ikaragarria, itzela, hunkigarria, tumatxa! Azaldu ezinezkoa da txapelketa osoan zein finalean sentitutakoa.

Zenbat saio, zenbat bertso on, espero gabeko potoak, hankaluzeak, azken puntu antologikoak, habanerak, zortziko txiki edo nagusiak, neurri berezikoak…

44 bertsolari eta udazkena pasatu behar izan du jakiteko zein izango zen BECeko zortzikotea. Izugarria da 2005ean bizitakoa, 2009an eta 2013koa. Aurtengo finalaren maila itzela izan da. Goizeko Saioa apurtxu bat astuna izan zen, baina arratsadean finalak goia jo zuen. Bai Amets zein Maialen distiraz beterik abestu zuten. Nola josi zituzten bertsoak, ikaragarria!

Txapelketa hasieran esan nuen nire nahia Amets irabaztea zela, eta egin dizkidaten pare bat elkarrizketetan Ametsen alde egin nuen. Behingoagatik asmatu dut eta pila bat pozten naiz hendaiarragatik. Txikitatik ikusten zitzaion bertsolari handia izango zela, eskolartekoetan ikusten genuenetik. Esku onetan dago txapela.

Bejondeizula Amets!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude