2011-2012 ikasturtea akabo! Oporrak hasi dira. Planak egiteko garaia, gozatzeko garaia, txankletekin bazterrak nahasteko parada izango dugu!
Aste osoa hunkituta igaro dut. Negar malko batzuk ere jausi dira (adinaren eragina izango zen…). Baina lana ondo egindakoaren sentsazioarekin bukatu dut ikasturtea.
Abuztuan apustu itzela egin nuen. Ez nekien ondo edo txarto aterako zen, baina aurrera egitea erabaki nuen. Lan bera, baina nire kontu. Laguntzaile paregabeekin (eskerrik asko Ainhoa, Maite, Inazio eta batez ere Itxaso!), eskerrak zeuei, bestela ez dakit nola egingo nuen.
Eskola pila bat, ume andana… Hasieran nahastea izango zena, oso emaitza onak eman ditu. Bertsozaletu diren? Etorkizunak esango du. Nik behintzat ez daukat ahazteko, aste osoko muxuak, besarkadak, “Ari, ari, ari Nahikari bertsolari”, “Nahikariiii!!!”, eskeinitako bertsoak,… Eta batez ere: datorren urtean itzuliko zara? Eskerrik asko, benetan. Biba zuek!
Eta bertso eskolako abenturari buruz, zer esan. Itxaso eta biok beldur apur batekin hartu genuen taldea: ume asko, dena antolatu beharra eta helburu zehatz batzuekin: bertsoarekin gozatzea eta lagun taldea sortzea.
Biak lortu ditugula uste dut. Garrantzia gehien bigarrenari ematen diogu. Taldea gara eta joan garen edozein lekura erakutsi dugu. Gernikan eta Bermeon gure labela erakutsi dugu.
Larunbateko bazkaria eta osteko saioen ajea kentzea zaila izango da. Eta etxera joan aurreko besarkada kolektiboari buruz zer esan… Ikaragarriya! Biba, biba, biba zuek!!! Ez daukat hitzik eskertzeko urtean zehar transmititu didazuena. Zuekin igarotako astea ahaztea gatza izango da.
Bai, izenburuak dioen bezala merezi izan du. Gehien bat alboan izan ditudan pertsonengatik. Ume zein nagusi, lankide zein lagun.
Eskerrik asko!