IBILALDIA

Urteak dira ikastola atzean utzi nuela, oker ez banago, 12… Non geratu ziren 18ak! Harro esaten dut “ikastolakumea” naizela. Etxean barrutik bizi izan dugu ikastola, nahiz eta orain apur bat alboratuta izan.

Eta igandean Ibilaldia da. Zenbat oroitzapen. Nire ikastolak 97koa eta 2004koa antolatu zituen. Berezia da. Batez ere azkenengo astea. Nerbioak, dena prestatu beharra, jendea hurbilduko den pentsatu,…

Igandean Trapagaranen izango dugu zita. Ibilaldiagatik baino, bertan futbolean aritu nintzelako gogoan dut. Zelai zabala eta handia futbitoan ibiltzeko. Baina jende jator askoa duda barik.

Beste Ibilaldi bat, beste urte bat ikastolen alde, beste urte bat proiektu honekin aurrera jarraitzeko, beste urte bat Meatzaldea euskalduntzen!

Animo! Igandean Trapagaranera!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat IBILALDIA bidalketan

  1. egilea: Antxon

    Nahikari! Zelan zabilz?
    Ederto pasa genuen atzo,  baina ez dot uste nik meatzaldea asko euskaldundu zanik… Gazte gehienek erdera hutsean pasa zuten eguna. (Ta talde honetan sartzen naz, getxokoekaz ez nuelako euskaraz egin).
    Ia hurrengo jaialdietan euskararen egoeraz gazteak kontzientziako zozer antolatzen dan.
    Ondo ibili!

Utzi erantzuna Antxon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude