UNIBERTSITATEKO OROITZAPENAK (I)

Azken asteetan, unibertsitate garaiko une asko gogoratu ditut. Bertan egindako lagun bat ezkontzen da eta berarekin berriro egoteko aukera izan dut, aspaldian ez geundela elkarrekin. Garai polita izan zen, gozatzen genuen gustatzen zitzaiguna ikasten.

Nahiz eta orain gustokoa dudan ordenagailu artean ibiltzea, garai batean ez nintzen batere trebea. Unibertsitatean hasi behar nuenez, orduan agertu zen ordenagailua etxean. Ikastolan Informatika beharrean, Frantsesa aukeratu nuen. Zenbat eta makina gutxiago, niretzat errazago.

Guztia informatizatzen hasi ziren Deustuko Unibertsitatean. Euskal Gaietako Liburutegira joaten ginen bakoitzean, abenturaren bat izaten genuen. Ez genuen aurkitzen behar genituen liburuak, aurretik gelakideren batek hartzen zuen, norbaitek ez zuen itzultzen… Baina abenturarik errepikatuena hauxe izaten zen: ordenagailua blokeatzen genuen.

Batek pentsatuko du: desblokeatu eta listo. Ba ez… liburutegiko ordenagailu guztiak blokeatzen ziren. Inork ezin zituen liburuak hartu gure “erruz”.

Bertako tipoak ezagutzen gintuen. Hirutan edo lautan berdina egin eta gero, sartzen ginen bakoitzean berdina esaten zigun: Neskak zer behar duzue? Nik egingo dizuet guztia ordenagailuan, errazagoa izango da eta ez duzue ezer izorratuko. Zelako fama…

Lehen antiordenagailu ginen horiek, lanean erabili behar dugu eta gure laguntzailerik onena da. Nork esango zigun orain hamar urte…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat UNIBERTSITATEKO OROITZAPENAK (I) bidalketan

  1. egilea: Ainhoa

    jajajajajjajajajajajja! a ze nolako garaiak! Ezkontza primeran pasatuko dugu!

Utzi erantzuna Ainhoa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude