Alderdi guztiak hautagaiak aurkezten dabiltza, promesak egiten, eta batez ere, beldurra zabaltzen.
Harrituta geratu naiz Imanol Landaren blogean aurkitu dudan azken post-arekin. Izenburuak ez dauka preziorik (iragarkiak esaten duen bezala: beste guztirako Mastecard): Marisa Arrue o EAJ. Tú decides. En Getxo es el momento de dar lo mejor.
Baina soilik bi aukera ditugu bozkatzeko: PP eta EAJ. Gure udalerrian ez dago beste alderdirik?
Atzera jotzen badugu, gogoan daukat orain urte batzuk EAJk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan abiatu zuen kanpaina. Beldurra sartu ziguten, Mayor Oreja zetorrela saldu ziguten. EAEn ezinezkoa zen eskumako gobernu bat izatea (orain badaukagu, baina beno…).
Orain berdina? Beldurra sartuko digute Arrue anderearekin? Ez al aurre egiteko garaia?
Aralarretik, Landak esaten duen bezala, onena emateko garaia daukagu. Emango dugu, ezkerretik, herritarren ahotsa zabalduz. Eskuinari aurre eginda eta udalerri pluralago bat sortuz.
Ez zaitut ulertzen: aurreko postan eskuin espainolaren aurka joan behar zela esan zenuen (hau da PP, ezta?). Eta oraingo post honetan bipartidismo getxoztarra salatzen duzu (PP eta EAJ).
Zu zeuk saltzen ari zara bipartidismo berdina…
Herri honetan bipartidismoa da nagusi. Ez dut uste Aralar bipartidismoa saltzen dagoenik. Baina ematen du bozkatzeko aukera bi daudela, eta badaude aukera gehiago. Behintzat, nire bozka izango dute. Aurrera!
getxok behar duen aldaketa bildu-tik etorriko da maitia. eta horrexegaitik ez deutsie itziko aurkezten.
“vamos a ser la llave para hacer frente a la estrategia de exclusion de una parte importante del electorado y del derecho a decidir”
diosku ezenarro zeure alderdikideak ez maitia ez, zuek ere sarie parte de la estrategia fascista.
ARALAR PUTREAK!!
bakoitzak jakingo deu zer eitten dauen
Ai, ai, ai…
Zelako kolpea hartuko duzuen… Uste dut orain 2010eko abuztuan RuGALcabak Patxi Zabaletarekin egin zuen ezkutuko bileran ziria sartu zizuela.
Aralarri agindu zion Ezker Abertzalearen ekinbideari kontra eginez gero eta Gobernuak errepresioarekin jarraituz gero Ezker Abertzalea zokoratuta geratu eta Aralar ezkertiar independentisten erreferentzia izango zela.
Ez zarete ezker abertzalea izan ezta izango ere. Ezker Abertzaleak egindako ibilbidea ukatzeaz gain PNVren morrontza baino ez duzue helburutzat.
Bukaera duinagoa eskaini zitzaizuen… eta ez zenuten onartu. Orain merezitakoa duzue. Denborak esango du baina bakoitza jakingo du non bukatuko duen…
Osasuna, askatasuna eta Gora Ezker Abertzalea!
Facebook-en esan nuen bezala, ez naiz joko honetan jausiko. Ez naiz deskalifikazioetan hasiko. Ez delako nire/gure estiloa.
Gora ezker abertzale zibil eta zabala!