ROMO KULTUR ETXEA ETA GONBIDAPENAK AUZOKIDEEI…

Gure udalak, askotan ahazten duen auzo batekoa naiz: Erromokoa. Auzo txikia, baina nortasun handikoa. Betidanik ekintza pila sortu diren auzokoa (nahiz eta gaur egun, gehiago ibiltzen naizen Algortatik).

Kultur Etxe berria izango dugu: Romo Kultur Etxea. Nire gusturako, edifizio handia, baina gure herria kulturari dagokionean, lan handia egiten du eta horrelako ekimenak beti bultzatzen ditu.

Obrak laster hasiko dira. Edifizio zaharra lurrera bota eta berria egingo dute. Arantza Gutierrezi esker jakin dut bilera batera deitu dituztela kale jakin batzuetako auzokideak. Ni kale horretako auzokidea naiz.

Batzarra asteazkenean da, gaur asteartea. Ez zait inolako jakinarazpenik heldu. Agian ez dute nahi auzokideok joatea. Kontuan izateko beste datu bat: kale horietan bizi garenok, identifikazio eraman beharko dugu sartu ahal izateko. “Logistika” arazoak direla eta.

Nora goaz? Hau al da parte hartzea? Hau al da iritzia eman ahal izatea?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude