Abenduak 3, San Frantzisko Javier eguna, jaia nafarrentzat. Gaur ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
Nazioartekoa izango da, ziuraski aukera gehiago ditugula euskaraz aritzeko nazioartean gure herrian baino. Gaur zer egingo du Lehendakariak? Euskara defendatu, berak ez duenean ahalegina egin ikasteko? Animatuko gaitu euskara ikastera eta erabiltzera? Ekitaldi desberdinetara joango da euskarari babesa emateko?
Eta CelaĆ” andreak berdina egingo du? Ingelera inposatu digun andre hori, atzerriko hizkuntzak garrantzitsuagoak omen dira gure herrikoa baino.
Zer ospatu dezakegu? Kale-izendegi gehiena erderaz dagoela, funtzionario askok ez direla gai euskaraz hitz egiteko,…
Hala ere, Euskararen Nazioarteko Eguna zoriontsu igaro.
Hizkuntzak ez dira inposatu behar. Ez euskara, ez gaztelania ez beste hizkuntzarik. Hizkuntzak komunikatzeko dira, eta ez direnean horretarako erabiltzen, hizkuntza guztiek duten bizitza galdu egiten da.