DURANGOKOAK

Atzo Durangon izan nintzen. Ez banintzen joaten, mito bat eroriko zitzaiola esan zidan lagun batek. Egun batzuk kanpoan izan naiz eta ez nekien denbora emango zidan Durangora joateko.

Azokara atzo joan nintzen. Denbora gutxi egon nintzen, sartu-irten bat izan zen. Erderaz esaten den bezala, “a tiro fijo” joan nintzen. Urtean zehar liburua pila eta diska erosten ditut, eta horregatik, gauza gutxiago erosten ditut bertan. Aurtengoak hauek izan dira:

– Andu Lertxundiren Eskarmentuaren paperak.
– AtaramiƱe,
euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa.
– Gariren azken diska, 16 lore.

Eta betikolez, Seaskako egutegia, ez dena faltatzen gure etxean. Jende gutxi ikusi nuen, agian astelehena zelako eta bazkalordua. Liburu elektronikoen kontua gustatu zitzaidan, txikiak iruditu zitzaizkidan. Baina printzipioz, nahiago dut paperezko liburua, betikoa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun DURANGOKOAK-ri

  1. egilea: piban

    Gaur egon naiz eta liburu elektronikoarena kili-kili egin dit. Pixka bat entzun diet gailuei nire izena esaten baina itxaron egin beharko dut pixka bat ea prezioak jaisten diren (100 eurotik behera agian jada erosketa ona izango litzateke…).

  2. egilea: A29

    Nik ere irakurri eta ikusi izan dut liburu elektronikoaren kontua; akaso nobedadea delako baina nik behintzat nahiago ditut betiko moduan paperean.

    Nik nahiago dut paperetik irakurri pantailatik baino, nahiz eta honek batzuetan aukera gehiago izan. Bista behintzat gutxiago nekatzen dut paperetik irakurtzen.

    Nork daki akaso musikarekin bezala gertatuko da, baina nik behintzat zailago ikusten dut liburuen munduan hau gertatzea. Are gehiago eskertzen dut oraindik musika taldeek binilozko edizio bereziak ateratze izana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude