HASIERA BIKAINA!

Atzo hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia Zestoan. Urduri gerturatu ginen. Ezagun bat oholtza gainean nahiko txarto pasatzen da. Denok elkarri begira, batzuetan gu bertsotara gindoazela ematen zuen. Baina hori da txapelketak duen xarma!

Jone Uriaren alde joan ginen atzo. Gure eskolako kidea, nire ikasle izandakoa (ez dut uste ezer berezirik erakutsi nionik, baina ilusioa egiten dit!). Ez zen faboritoa, baina bagenekien guztia emango zuela eta egindako entrenamenduek bere fruitua emango zutela.

Zortziko nagusian eta txikian ederto ibili zen. Guk esaten dugun bezala, egurra banatzen! Ale politak utzi zituen eta publikoa berenganatu zuen.

Sentsazioen txapelketa da aurtengoa, eta nik sentsazio ederrak eraman nituen. Bai bertsolarien aldetik, bai Zestoan bildu zen jendetzaren aldetik. 750 pertsona eta lehen saioa! Gazteak, nagusiak, familiak, bertso-eskolako ikasleak, bertso-udalekuetako umeak, aspaldiko lagunak,…

Ez dakit zer daukan bertsolaritzak hainbeste pertsona bereganatzeko. Hitzaren kirol nazionala modan daukagu aspaldi eta horrela jarraitu dezala!

Hurrengo zita Leitzan etae Bilbon. Bertara ezingo naiz joan, baina Uztaritzen Xabi animatzera joango gara!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude