PIRRITX ETA PORROTX EZ DIRA GETXON IZANGO

Ekainean Pirritx eta Porrotx etorriko ziren gure herrira haien emankizuna aurkeztera. Gure herrira datozenean, sarrerak garaiz atera behar dira, bestela nahiko zaila izaten da baten bat lortzea.

Baina oraingoan ez dira etorriko. PPk eta PSOEk erabaki dute ezin dutela gure herrian emakizunik eman. “Umeak alaitu beharrean, ikasgai terroristak ematen dizkiete”, Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziaren esanetan.

Gure herriko umeak Pirritx eta Porrotx ikusi gabe geratu dira. Zer azalduko diete gurasoek? Ez zeudela sarrerak? Terrorista batzuk direla? Adierazpen askatasuna aspaldi galdu genuela? Getxon bi alderdi espainolistek agintzen dutela eta euskararen aurka daudela? Euskaraz dagoen guztia debekatuta dagoela?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun PIRRITX ETA PORROTX EZ DIRA GETXON IZANGO-ri

  1. egilea: UKBERRI.NET

    Aupa, Nahikari:

    Afera horren inguruan hartutako azken erabakia honako hau da: Pirritx eta Porrotx ikusi ahal izango dituzte Getxo udalerriko umeek.

    Bestalde, sarrerak maiatzaren 25ean saltzeari ekin zioten. Aurten lau emanaldi daudenez (ekainaren 16an eta 17an, 17:00etan eta 19:30ean) ez da aurreko urteotan bezain zaila izango txartelen bat eskuratzea.

    Beste kontu bat da maiatzaren 28an burututako Getxoko Udalbatzak Euskal Herriko pailazo ezezagunekiko akordioa apurtu ez zuen Koldo Iturbe zinegotzia gaitzetsi izana. Baina horrek ez du aldatzen maiatzaren 18an Iturbek, Kultur Etxeko presidente gisa, hartutako erabakia.

    Anabasa sortuz, gaitzespen hori “azaltzen” zuen komunikatu bat kaleratu zuen Getxoko PPk eta bertan gaia jarraitu ez duen edonork uler zezakeen Pirritx eta Porrotxen emanaldiak bertan behera geldituko zirela. Zorionez ez da horrela, baina era horretan ulertu zuten hainbat albiste-agentziek eta egunkariek.

    Hortaz, badakizu, iloben bat aitzakiatzat hartuta, erosi zure sarrerak eta gozatu!

Utzi erantzuna UKBERRI.NET(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude