ATHLEEEETIIIIC!

Atzo benetan gozatu nuela Athletic-ekin. 7 urtetatik naiz taldeko bazkidea, nahiz eta orain karneta lagun bati utzi ez daukadalako denborarik San Mamesera joateko.

Azkenengo kopa irabazi zutenean 2 urte besterik ez nituen, eta ez daukat akorduan, nahiz eta gurasoek esan gabarra ikustera eraman nindutela.

Athletic-ekin bizi izan dudan unerik hunkigarriena 98ko ligako azken partidua izan zen, Zaragozaren aurka. San Mames beteta, kristolako giroa, Champions-a jokoan… Asko zegoen jokoa. Etxeberen gol ikusgarria lehen zatian!

UEFA partiduak, Kopakoak, Ligakoak, Champions-ekoa,… baina hori da akorduan dudana, eta batez ere argazki hau Etxebe eta Guerrero besarkatuta. Hori bai, ni Cuco Zigandaren jarraitzailea izango naiz betiko!

Baina ziur asko, maiatzeko finala akorduan izango dudala.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun ATHLEEEETIIIIC!-ri

  1. egilea: Orhi

    ARALARREN EMAITZEN INGURUKO GOGOETA

    Eutsi diogu, orain irabaztera goaz!

    Aralarrek ateratako emaitzen inguruan, kuantitatiboki igoera izan duela ukatzea lurra borobila dela zalantzan jartzea bezala izango litzateke, hori argi dago. Hala ere, zifra horien atzean badago egin beharreko hainbat hausnarketa, hain zuzen Aralarreko buruzagiek ospakizunetan ezkutatzen saiatu direnak.

    Aralarrek izan duen gorakada ezker abertzaleari “irabazitako” bozetataik lortutakoa izan dela irudikatu nahi izan dute, Aralarrek ezker abertzaleari borroka ideologikoa irabazi diola ulertaraziz, Patxi Zabaletak orain aste gutxi esan zuen bezala. Baina ez legoke soberan Aralarrek lortutako bozkak, gehin bat, EBtik eta EAtik lortutakoak izan direla aztertzeko saioa egitea, nahiz eta ezker abertzalearengandik ere batzuk “arrantzatu” dituzten. EAk eta EBk galdutakoa, ia osorik, Aralarrek irabazi du. Hala ere, irabazitako 62.000 bozka horiek kalera bideratu eta independentziaren bidean jartzeko Aralarren gaitasuna zalantzan jartzen dut, sentitzen dut.

    Hortaz, jaio zenetik, Aralarrek izan duen helburua ez duela bte esain daiteke, hau da, ezker abertzalea ahuldu eta proiektu independentista EAE eta Nafarroako banaketan sakontzen duen egungo marko juridiko zatikatzailean asimilatzea.

    Ezker abertzalea politikoki zokoratua, kolpatua, jarraitua, atxilotua, mehatxatua, erabat jazartua den honetan, gainerako alderdi “demokratiko abertzaleek”  ez dute hausekunde kanpaina normaltasun osoz egiteko inolako zalantzarik izan; Alderdien Legea hitzez kritikatu baina ekintzez horrek sortzen duen eskubide urraketaz arduragabeki aprobetxatzeko, pastela era lotsagabean banatuz.

    Patxi Zabaletak – protagonismo jaltak eraginda agian –  duela gutxi ere ezker abertzaleari Garzonek lagundu egiten diole esateko konplexu gutxi izan zuen eta bide batez, ezker abertzaleak Aralarrekin “berdintasunean” neurtzeko beldurra omen duela esateko ere ez zuen zalantzarik izan irratian eman zizkioten protagonismorako minutuetan.

    Ilegalizazioak, poliziaren etengabeko jarraipenek, kartzearen itzalaren mehatxuak sortutako “zoriontasunak” eraginda agian, baina uste dut “ezker abertzale politikoa” deitzen duten hori eta gainerako alderdi “demokratikoak” direla beldur zantzuak agertzen ari diren bakarrak. Bestela, zergatik aprobetxatu behar da Aralar ezker abertzalearen ausentziaz berdintasunean neurtzeko eskatzen badu? Errepresiboki inoizko gararik latzenak bizitzen ari garen honetan, ezker abertzaleak modu legalean atera zezakeen bozka uholdearen beldur ote da Zabaleta? Diru-gosearen esklabu bihurtzen hasi dira batzuk, jada, politakari progesionalen klubean sartuz, ipurdia ondo berotuko dien boterearen eserlekuak hartzeko prest.

    Ezker abertzalea bide politikoetatik atera nahi duten guztiek jai dute. Gatazka parametro militarretara kokatu nahi dute ustezko “demokratek”, biolentziaren eztabaida antzuaren bidez gatazka betikotzeko asmoz. Arduragabekeria horri erantzuteko, ezker abertzalea izan da gatazka politiko-armatuari irtenbidea emateko proposamena mahaigaineratu duen bakarra, Marko Demokratikorako Proposamena, alegia. Kuriosoa da alderdi politiko guziten proposamen horren inguruko inolako baloraziorik egin ez izana; proposamenaren baliotasuna eta ezker abertzalearen zilegitasuna onartzeko beldur izango dira asko, beharbada.

    Ezker abertzaleak eutsiko dio enbatari. Aurretik ere, horrelakoetatik igarotakoak garelako. Eta Euskadiko Ezkerra joan zen bezala Aralar ere bide beretik joango da, alderdiren batean integratura, eta ezker abertzaleak borrokan jarraituko du Euskal Herriak behar duen aldaketarako motore lana egiten. Herri hau independentzia eta sozialismora eramango duen mugimendua sortu eta bideratuko du.

    Ipar-horratza zuzen daukagu, helburuak argi. Denon artean, azkenean, lortuko dugu. Hori bai, guk ez zaituztegu alboratuko, herriarekiko eta herritarrenganako konpromisoak eta militantzia ondraduak bestelako trikimailu zikinak ez erabiltzen erakutsi digulako. Sinesten dugunaren alde lan eginten dugulako, herriz-herri, auzoz-auzo, ikastetxez-ikastetxe, lantegiz-lantegi, interes politiko eta pertsonaletik at, herriaren etorkizuna eraikitzen.

    Bolada batean eustea dagokigu, garai gogorrak datozelako, baina herriaren babes eta indarrak irabazteko aukeran jarriko gaitu!

     

     

Utzi erantzuna sg(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude