Atzo gauean, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako lehen debatea izan genuen ETB 1-en. Argi eta garbi ikusi zen, ETB 2-ko debatea garrantzitsuagoa zela, honetan ez baitziren egon lehendakari izateko hautagaiak eta baita ere aurkezteko eskubidea kendu dioten D3M.
EAJtik Juan José Ibarretxe, PSEtik Andoni Unzalu, PPtik Laura Garrido, EAtik Unai Ziarreta, EBtik Mikel Arana eta Aralarretik Aintzane Ezenarro.
Sei alderdi horietatik, lehendakari izateko hautagaiak hiru dira: Juan José Ibarretxe, Unai Ziarreta eta Aintzane Ezenarro.Beste hirurak, beraien alderdiek bidalitako itzultzaile euskaldunak dira. López, Basagoiti eta Madrazok ez dakite euskara, ziur asko ez dutela ahalegin txikiena ere egin euskara ikasteko.
Barregura eman zidan euskararen inguruan hitz egiten hasi zirenean, Laura Garridok gorriak ikusi zituen debatean, Unzaluren teknika atakatzea zen, baina bera ateratzen zen kaltetua.
Nahikoa barregarria suertatu zitzaidan saioa. Lau urte barru hautagai guztiak euskaldunak izango dira?