Jende gehiena errutinan sartuta dago: ikasketak, lana,… 29an hasiko naiz lanean eta unibertsitatean bi egun beranduago. Beraz, oraindik astetxo bat daukat gozatzeko.
Abuztuan beharrean ibili nintzen, itzulpen bat egiten eta hortxe kendu zitzaidan neukan kolore apurra… Uztailan, nahiz eta lana izan, ondo etorri zitzaidan udalekuetan ibiltzea, “opor” antzekoak izan dira niretzat.
Gaur gurasoekin noa Kantabriara, ostiralerarte. Eurak oporretan dabiltza, eta aprobetxatuta amak hankako puntuak kendu behar dituela, “pakete” bat gehiago eramango dute kotxean.
Azken oporralditxoak, errutinan sartu baino lehen.
Ondo pasa, Tomasa!