ERABAKIAK

“Peter Pan” sindromea udan areagotzen zait. Urtean zehar, ordu asko igarotzen ditut ume eta gazteekin, baina uda heltzean ikasturtean zehar egindakoaz hausnartzeko parada izaten dut. Eta egia esan, udalekuetatik bueltan konturatu naiz ekainean hasi nituen tramiteak egi bihurtu direla.

Zergatik nagusitu? Zergatik erabakiak hartu? Zergatik gure errutina aldatu? Zergatik niri? Zergatik ez beste horri? Zergatik dena da hain zaila?…

Urte osoan mila buelta eman eta gero, karrera aldaketa egitea erabaki dut. Beti bezala, buruak esaten zidana egin dut, ez bihotzak zioena. Ez niretzat hoberena dena, baizik eta uste dudana hoberena izango dela niretzat eta nire maite nautenentzat.

Esan behar dut jende askok animatu nauela eta esan didala ondo egin dudala, baina ez nago ziur. Euskal Filologia munduko ilusio handienarekin hasi nuen, gogoz, hori zen nahi nuena, horretan sakondu nahi nuen ahal zen guztia. Lagun oso on batek esaten dit, hasieran nuen ilusioa hura apurka-apurka itzaltzen joan zela eta ondo egin dudala erabaki hau hartuta.

Euskal Filologiatik, Hispaniar Filologiara. Deustuko Unibertsitatetik, Portugaleteko UNED-era. Ingeles Filologia inoiz ez zait gustatu eta ez nuena nahi zen Deustun jarraitzea. Lan kontuengatik ia ez noa klasera, eta UNED aukera onena zen.

Zenbat eta gehiago pentsatu zer egin dudan, zenbat eta duda gehiago sortzen zaizkit. Kontuarekin bueltaka hasten naizenean, erdi negarrez hasten naiz. Gehien bat nire buruari kale egin diodalako. Ez naiz kapaza izan nahi nuen hori bukatzeko. Baina nire lehentasuna une honetan, karrera bat bukatzea da. Behintzat, paper ziztrin bat izatea “Licenciado en…” jartzen duena. Tristea da, baina herri puta hontan paper ziztrin barik ez dago ezer egiterik. Eta hein batean ondo iruditzen zait.

Irailetik aurrera ikusiko da nola doan gauza, gustura nagoen edo ez, merezi izan duen,…

“Oraindik ez baduzu frogatu, ezin dezakezu jakin ondo edo txarto egin duzun”. Bai, arrazoia dauka lagun honek! Baina beno, buru-jana nire kirol nazionala da.

Irailerako proiektu ugari ditut, baina garrantzitsuena hau da.

Beti bezala, denborak esango du arrazoia izan dudan edo ez.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun ERABAKIAK-ri

  1. egilea: newton

    Ez da erraza ez karreraz aldatzea, eta are guttiago Deustuko Unibertsitatean zenbait urte pasa ondoren; baina hobe karreraz aldatzea gustora ez bazaude ez? Zertarako UDn jarraitu?
    Ea ilusio berriz hasten zaren UNEDen, eta orain behintzat lana zein ikasketak egiteko aukera izango duzu.
    Deustun Bolognia behera eta gora, nahiko zaila egiten omen da lanean nahiz klaseetan ibiltzea.

  2. egilea: Nahikari

    Eskerrik asko, Bertol.

    Ikusiko da zer gertatzen den eta ia nola doan aldaketa. Deustun tamalez/zorionez jarraituko dut Kultura eta Solidaritatea Graduondokoa egiten, baina beno.

    Aldaketaren beharra neukan, baina ez dakit ondo egin dudan. Horren kontura buruari mila buelta ematen ari natzaio.

    Baina beno, momentuz carpe diem aplikatzen saiatuko gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude