28an bueltatu nintzen bertso-udalekuetatik. Orain arte “lanpetuta” ibili naiz eta orain idaztea erabaki dut.
Pasa den urtean esan nuen bezala, bertso-udalekuak desberdinak dira. Aurtengoak ere izugarriak izan dira, nik behintzat, ederto pasatu dut.
Beti bilatu behar da alde negatiboren bat eta hori beroa izan da. Bero handia egiten zuen egunean zehar (Nahikari eta beroa ez dira ondo moldatzen), behintzat gauen freskatzen zuen eta oso ondo egin dugu lo.
Bestela ere oso ondo. Aurten ume gutxi egon dira, hemeretzi. Erlazioak estutzeko askoz hobea izan da, baina ni ohituta nago ume gehiagorekin ibiltzera, baina hala ere, oso ondo!
Ekintzetan denetarik izan dugu. Bertso-oka, Erronka Eguna, Egun Aldrebesa,… Aspaldi ez nituela umeak hain motibatuta ikusten jokoak egiterakoan. Egiten zuen beroarekin, denak korrika, guztia ematen, bata besteari laguntzen,…
Nire garaian horrelako udalekuak egon balira… Behintzat aukera daukat begirale bezala bizitzeko, barruan daukadun umetxo hori kanporatzeko. Bertsoa gustukoa dute, abestea, inprobisatzea,… Bertsolaritza bizi dute, nik euren adinean bizi ez nuen bezala. Bai, enbiria puntu bat daukat. Sanoa!
Umeak, zer esan. Pasa den urtetik ezagutzen nituen gehienak eta berriekin oso ondo konektatu dugu. Denek pasatu dute oso ondo, edo hori helearazten ziguten. Bertso-afarietan gozatzen zuten. Aho zabalik bertsolariei begira. Batzuen lehenengo bertso-afaria izan, beste batzuek asko daramatzate bizkarrean. Denak ez dabiltza bertso-eskolan, baina bakoitzak bere aportazioa egiten zuen: gaiak prestatu, abestu, ideiak eman,…
Begiraleekin primeran. Taldea edaaarra! Elkarrekin oso konpondu gara. Bata besteari lagundu, ideiak eman, goizek ordu txikitan hurrengo eguneko ekintzak prestatu,… Juergaren oraindik daukagu pendiente.
Azken egunean, beti bezala, negarrak. Lagun ezkutuan, bertso hunkigarriak entzun genituen, eta batek baino gehiagok negar malkoak isuri zituen. Sentimenduz jositako bertsoak ziren.
Urte bete itxaron beharko dute berriro elkarrekin egoteko. Halare, jaietan, saioren batean, txapelketan edotan ikastolen aldeko jairen batean elkar ikusiko dute.
Datorren urterarte!