¡OJALÁ VIVIESE EN MADRID!

Hori esan dit gaur nire ikasleak amorruz beteta: “¡ojalá viviese en Madrid!

Otsailetik ematen dizkiot eskola partikularrak: Euskara eta Natur Zientziak. Dbh 2 ikasten dago Opuseko ikastetxe batean. Euskaldunalgoak izateko, Natur Zientziak euskaraz irakasten dituzte. Kapaza da arloa aurrera ateratzeko, baina euskararekiko duen jarrera… penagarria da.

Bihar azterketa dauka, eta gaur klase intentsiboa izan dugu. Gaur bota dizkidan perletako batzuk:

– ¿Por qué hay que estudiar una lengua muerta?

– ¡Esto es peor que el chino! Por lo menos el chino se utiliza más.

– ¿Tú sabes qué es no entender nada?

– Porque el euskera lo has elegido como trabajo, sino no lo estudiarías.

– ¡Si solo lo hablan cuatro aldeanos!

Gogorra izan da gaurko eguna.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun ¡OJALÁ VIVIESE EN MADRID!-ri

  1. egilea: Iñaki

    Ta? Zein izan da zure erantzuna?

  2. egilea: Nahikari

    Azaldu diot zer den niretzat euskara, zer suposatzen duen niretzat. Erabiltzen dudala, ez dagoela hilda, ondare garrantzitsu bat dela, ez dagoela hilda,… eta batez ere edozein hizkuntzari errespetua zor zaiola.

    20 minutuko txapa eman diot, baina uste dut ez duela askorako balio izan.

  3. egilea: Jozulin

    Bakoitzak bere gurutzea darama: Nik entzun behar izaten dut “el puto perfil”, “el puto euskera”… Baina guk, Sisifo Jainkoaren apostoluok, ebanjelizatzen jarraitu behar.

Utzi erantzuna Nahikari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude