HOBEKUNTZA TXIKI BAT

Bigarren bisita otorrinora. Lehen bronka: “Ez duzula baja hartu? Jarraitu zure ahotsa eta osasunarekin jolasten”. Eskerrik asko mediku jauna!

Behintzat esan dit hobetu dutela ahots kordek eta larinjea perfekto dagoela. Zerbait bada…

Diagnostikoa: ixilik egon beharra, botikekin jarraitu eta lasaitasuna. Badakidala zer egin behar dudan, nire esku dago hobetzea edo ez.

“Badakizu gaur egun mikrofono oso onak daudela eskolak emateko?” Falta zitzaidana, bertsolaritza klaseak mikrofonoarekin ematea. Betidanik pentsatu izan dut nire ahotsa grabea zela, oso indartsua, baina uste baino ahulagoa da.

Bi aste barru, berriro bueltatu behar naiz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun HOBEKUNTZA TXIKI BAT-ri

  1. egilea: julen

    iep!

    nik dakidala, abuztuak 3rako Erromon gai jartzaile egitea tokatzen zaizu ez?…bueno baduzu ordua ordurako sendatzeko!

    zaindu!

    ongi segi!

  2. egilea: julen

    bai bai, 25ean Eulatera…ta 14an ere , ta 3an ligi… aber duela 3 urteko aubixako arantza kentzen duten ta behar bezalako saio bat ateratzen den!

    ongi segi!

Utzi erantzuna julen(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude