AHOTS BARIK…

Ahotsa nire lan tresna garrantzitsuena da. Bertsolaritza irakasteko abestu behar dut eta azalpenak ere ahoz eman behar ditut.

Aste Santuan gripea izan eta gero, molestia batzuk neuzkan eztarrian, baina ez nion garrantziarik eman. Ba beno, astelehenean sorpresatxua izan nun. Altzatu eta odola botatzen hasi nintzen ahotik. Bazkaldu eta gero berriro.

Medikuarengana joan nintzen, esan zidan lasai egoteko. Zain bat apurtuta neukala (zain txiki bat) eta txarrena zela ahots kordetan lesioren bat nuela.

Diagnostikoa: Otorrinora eta Foniatrara lehenbailehen eta niretzat zailena: ixilik egon beharra!

Hori bai, Otorrino jaunak ekainaren 10erako eman dit zita. Ia zer egiten dudan…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 erantzun AHOTS BARIK…-ri

  1. egilea: Ricardo

    Zer egin behar duzun? Ezer baino lehen, zure osasuna zaindu, Nahikari; eta isilik egon behar baduzu, isilik egon, ze erremedio!! Bestela, okerragora joan daiteke eta gero denbora piloa behar ondo sendatzeko. Ekainaren 10era arte, bai, badakigu medikuen kontuak nola dabiltzan…

    Animo eta besarkada bat!!

  2. egilea: rozio

    aupa nahikari, zaindu eta hemendik aurrera libretatxo batean dena idatzi! animo 😉

  3. egilea: julen

    iep!

    buf! zaila da asuntua bino bueno, hemen duzu bloga ta  solastuz erran ezin dituzun haiek , hemen idatzita utzi eta igual horrek arinagotuko dizu sufrimendua.

    nik ere ezingo nuke solastu gabe bizi…

     

    animo neska!

    ongi segi!

  4. egilea: sertutxa

    Ayo! Uholdeak harrapatu zintuen edo? Jaiaz bueltatzen ginan etxera goizaldean eta erromo erdialdea urez zegoen.

  5. egilea: Nahikari

    Ba tamalez bai, sotoa betikolez. Hortxe ibili zen Sabin motobonbarekin ura ateratzen. Aberia handirik ez, baina beno…

    Eskerrik asko gogoratzearren!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude