WORLD CAFE-A BILBON

Aspalditik eman nuen izena, atzeratu eta gaur heldu da eguna. Radio Euskadiren 25 urteak ospatzeko World Cafe-a antolatu dute Bilbon, Guggenheim-aren kanpoaldean.

Hasiera batean ez nengoen oso ziur zer izango zen, nola funtzionatuko zuen,… Webgunean ikusi eta animatu nintzen.

Goizeko 10.30etarako hantxe geunden, gure akreditazioa hartzen eta mahai bat hautatu dugu: 161 zenbakiduna. Denbora gutxian andra bat eta neska bat elkartu zaizkigu. Hizketan hasi gara, nahiz eta moderatzailea ez egon. Susana Martín batu zaigu, Boulevard irratsaioko kideetako bat. Hurrengoan Elena Rosales, Más que palabras irratsaioko kolaboratzailea eta azkenik aurkeztu ez den moderatzaile bat (jatorretik gutxi zeukan).Danari buruz hitz egin dugu: hezkuntza, bizitza itxaropena, lan-baldintzak, nola aldatu den Euskal Herria azken 25 urteetan,…

Oso aberasgarria izan da. Hori bai, gauza bat bota dut faltan: gazteak. Nabaritu da gazteok ez dugula irratia entzuten. Teknologia berrietara jotzen dugu eta betiko komunikabideak nahiko ahaztuta ditugu.

25 urte barru berriro elkartuko gara?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun WORLD CAFE-A BILBON-ri

  1. egilea: julen

    iep!

    azken hortan arrazoia izanen duzu seguraski. nik nere kasuan  azken 2 asteak edo daramatzat irratia entzuten baina kotxeko Cd aparailua izorratu eta irratia bertzerik etzuelako.

    ta bueno, tartean tartean  zapin egiten, programa eta irrati kate interesgarriak topatu ditut .

    hori bai, gazteak eztakit baina “helduek” irratia nik uste baino gehiago entzuten dutela konturatu naiz, ” irratian entzun zattut” aunitz alditan entzun behar izan dut eta ni irratian enaiz auniztan aritzen

    eztakit zer izanen den

    ongi segi!!

     

  2. egilea: rozio

    aupa nahikari, agian gazteek bestelako irratiak entzuten dituzte, libreak, latinoak, txunba-txunbak, podcastak… radio euskadiren targeta agian ez da oso “gaztea”

    bueno, maja, gero arte! muak

  3. egilea: newton

    Honen berri telebistan izan nuen, erreportaia egin zutenean. Nik gogoko  dut irratia entzutea, baina beste batzuk entzuten ditut momentuaren arabera; batzuetan Radio Marca kiroletako azken berriak jakiteko, besteetan Irola Irrati librea; eta noiz behinka Levando Anclas.

  4. egilea: Itsaso edo Itsasito, nahi bezala

    Nahikari!!!!! Zer moduz aspaldiko? Aldez aurretik zorionak eman behar dizkizut zure bloggagatik. Ez nekien Interneteko mundu honetan aditua zinenik. Gustatzen zait eman diozun estilo modernoa goikaldean jarri dituzun CQC-ko aurkezleek eramaten duten  betaurreko horiekin. Kar, kar, kar!!!! Eskertzekoa da zure bloggean World Cafeari buruzko post bat idaztea. Bertan irakurtzen dudanagatik antzematen dut esperientzia polita eta aberatsa izan zela zuretzat eta hori poztekoa da. Pena, egun horretan ikusi ez izana baina beste zeregin batzuetan izan nintzen, zuk ondo dakizun bezala. Taldekideok programako helbidera bidali zenuen e-posta irakurri genuen baina niri bereziki ilusio handia egin zidan. Mila Esker zure hitzengatik eta ea noiz egiten dugun gure Wolrd Café partikularra. Ondo ibili eta zaindu zaitez!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude