Nahiz eta aspaldi plazaratu Unai Elizasuren web orrialdea, gaur egon naiz begiradatxo bat ematen Gai-jartzailearen aulkitik blogari. “Bonbo” asko eman diote, baina ez zait hainbesterako iruditu.
Gai-jartzaile bezala aritzen naiz, askotan esan dut, eta lan gogorra da eta esker gutxikoa gehienetan.
Orrialdea begiratuta, izan dudan lehenengo sentsazioa hauxe izan da: Euskal Herrian gai-jartzaile bakarra dago. Uste nuen hausnarketarako, gogoetarako, eztabaidatzeko lekua izango zela (oso zaila, erantzun gutxi baitaude, jendea ez da ausartu).
Gai-jartzaileok beti kexatu izan gara ez dagoela “eskolarik”, gure kabuz ikasi behar dugula, hanka sartzeak eginez (nola ikasten da bestela!), esperimentoak eginez,… Bertsozale Elkarteari ikastaroak eskatu izan zaizkio trebatzeko, noizean behin ikastaroak egin dira, baina zerbait falta da. Elkarteak igorritako inkesta batean, hori aipatu nuen, horrelako zerbait falta dela.
Elizasu asko saiatu da webgunea sortzen, borondate onenarekin, baina ez dakit asmatu duen. Gaien biltokia da, beti ere nire ustean. Ziur naiz, baten batek saio bat prestatu behar duenean, eta urtean bakarra egiten badu, hona joko duela. Agian “copiar y pegar” egingo du, eraldaketa txiki bat eta listo!
Agian beste zeozer sortu beharko litzateke gai-jartzaile trebatuak eta ez hain trebatuak laguntzeko.
iep!
guk erabili genituen txapelketako azken entrenamenduetan, “kopiar/pegar” egin..eta hortarako behintzat ongi dator…gero zuk diozun bezala, badirudi gai jartzaile bakarra dagoela…nik uste eztabaidagune izan beharko litzatekela gehiago.
ongi segi!
Eta ahaztu zait!
Ez du plataforma euskaldunik erabili bloga argitaratzeko. Ez da beharrezkoa, baina…