Lanpetuta ibili naiz, banekien nire blogaren “urtebetetzea” urtarrilan zela, baina konturatu ere ez naiz egin…
Ba bai, Nire begietatik bloga 2005eko urtarrilaren 27an ireki zen. Blogspoten hasi eta gero Goienara pasatu nintzen, plataforma euskaldun batera.
Nire bizitza isladatu dut blogean: irakasle kontuak, bertsolaritza, kezkak, hausnarketak,…
Askok zuen mezuak utzi dituzue: batzuk animoak emateko, okerrak zuzentzeko, iruzkinekin ados ez zaudetela esateko,…
Eskerrik asko tartetxo bat eskeini diozuonei blogari!
Urte askotarako!
Zorionak! 3 urte jada… Ba animo, segi idazten, beste batzuk leituten segituko dogu, eta ea gutxienez beste horrenbeste egitea lortzen dozun!
Horixe, ba, Nahikari: urte askotarako izan dadila!!
Zorionak hiru urte hauetatik eta segi aurrera.
Horixe, ba, Nahikari: urte askotarako izan dadila!!
Zorionak hiru urte hauetatik eta segi aurrera.
Beste horrenbestean irakurtzea gura genuke. Animo!
Zorionak eta urte askotarako Nahikari!
Zorixonak eta urte askotarako!
Segi horrela, ea beste “11” urte egiten dituen!!
Beste hiru, beste sei, beste bederatzi…
Segi!
Beste hiru, beste sei, beste bederatzi…
Segi!