GAI-EMAILEAREN FIGURA EZ AL DA GEHIAGO ZAINDU BEHAR?

Pasa den asteazkenean Amaia Agirre bertsolariak Berrian argitaratutako artikuluarekin guztiz identifikatu nintzen. Urte berri on! zeukan izenburua, gai-emaileei buruz aritu zen.

Gai-emaile eta gai-jartzaile moduan aritu naiz. Nik biak ezberditzen ditut: gai-emailea gaiak ematen dituena da (talde batek prestatutakoa eta berak ikuslegoaren aurrean esana) eta gai-jartzailea gaiak asmatzen dituena eta plazaratzen dituena.

Gai asko errepikatzen dira. Urte berria gertu badaukagu, beti galdetuko diegu ia zer eskatzen dioten urte berriari, Olentzerori, nori ikatza, nori opari ona,… Udan Tourra, futbol taldeen fitxaketa berriak, estropadak, “operación bikini”,…

Ikuslegoak, maiz, gai-jartzailea kritikatzen du. Saioa ona bada, bertsolariaren merituagatik da eta saioa kaxkarra bada gai-jartzaileak izango du errua. Beti ez da horrelakoa. Bertsolariek ere egun txarrak izaten dituzte eta nahikoa lana daukate inprobisatzen eta abesten.

Normala da gaiak errepikatzea. Gai-jartzaile bezala ibiltzen garenak, bertsolariak mimoz tratatzen saiatzen gara. “Honek, gustorago abestuko du gai honen inguruan, hauxe jarriko diot”. Bertsolariak dira, haiek dira protagonistak, aukera eman behar diegu luzitzeko, gozatzeko,…

Beste batzuek, bertsolaria hormaren kontra jartzen gozatzen ditu. Bertsolariak dira eta jakin behar dute edozein gairi abesten, ados. Baina estutu? Txarto pasaraztea? Ez dakit, ez nator filosofia honekin bat.

Gaiak errepikatzea normala da. Saio ugari egiten dira Euskal Herrian eta beti errepikatuko da baten bat. Askotan egunkaria irakurrita joan beharko dira, horiexek baita gai-jartzaileen gai iturria (ezagun batek, txapelketa bat galdu zuen egunkaria ez irakurtzeagatik. Orain espabilatu da eta irakurtzen du, behintzat irratia entzun).

Saiatuko gara gaiekin asmatzen, berriak egiten, egoera desberdinak. Zaila da, baina ez ezinezkoa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat GAI-EMAILEAREN FIGURA EZ AL DA GEHIAGO ZAINDU BEHAR? bidalketan

  1. egilea: julen

    iep!

    2002ko “bertsolamintza”-n Karlos Aizpuruak gogoeta interesgarria aipatzen zuen gai jartzailetzari buruz, tartean gai jartzaile izatea ze marroia den erakusten zuen adibideen bidez, tartean zuk aipatu dituzunak.

    -saio ona bada, bertsolarien meritua, txarra bada, gai jartzailearen errua.

    -karteletan, agendetan, hedabidetan, maiz bertsolariak bai baina gai jartzailerik ez da agertzen

    -saio polita irten eta jende joan izan da bertsolariengana(bertsolariongana) eta zoriondu,….gai jartzaileari zorionak eman dizkionik eztut ezagutzen. beno, iaz josu goikoetxeak gaiak eman eta  gaiei ere txalo jo genien , hagitz onak zirelako baina hori bertso eskolak antolatutako saio batean eta  beno,eszepzio bezala har dezakegu

    -…

    adibide pila bat jartzen zituen eta arrazoi osoa zuen, eta zuk ere. txapelketa antolatzen ari garenean batzutan ohartzen naiz ze errez erraten dugun:”beno, ba bi kanporaketa gehiago behar badira ba, egiten da..!”  eta ez gara konsziente horrek gai aldetik eta atzetik duen lanarekin

    bueno, gaur pixkot luzatu naiz ta…ala! ongi segi! ta animo! BERTSOLARIAK ZUEKIN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude