Durangoko Azokara txikitatik joan naiz gurasoekin. Orain aukera handia dago, baina lehen euskarazko liburu gehienak hantxe egoten ziren eta ikastolatik hara bidaltzen gintuzten.
Aitaren gainean joaten nintzen eta egiten genuen lehen gauza Txirri, Mirri eta Txiribitonen diska erostea zen. Horrela lasaitzen nintzen. Urte askoan egon zen hauen posterra nire logelan. Miresten nituen!
Teo, Ibai, Gabai, Ipurbeltz… ez dakit baten bat faltatzen zaidan! Betidanik gozatu dut liburuekin eta gurasoek beti erosi izan dizkidate. Gustokoa zuten ni irakurtzea.
Orain gauzak aldatu dira. Lagunekin joaten naiz, liburu mordoa erosten dut, diskaren bat, egutegiren bat… Gaur egun gurasoen enkarguak hartzen ditut: Seaskako egutegia, Ikastolen Elkarteko zoriontzeko postalak, diskaren bat…
Nire aita eta biok urtero urtero joaten ginen eta egiten genuen
lehenengo gauza Txirri, Mirri eta Txiribitonen diska erostea zen!
Faltan botatzen dut aitarekin joatea.
Aurten errepekatuko dugu pasadn urteko plana? Durangon jan eta gero azokara! agur