Gabonak bereziak izaten dira txikiak garenean. Argiak, Olentzero, opariak, familia batzea…
Gaur egun ez naiz oso erlijiosoa, baina beno… Konstituzioaren zubian Bilbora joaten ginen, Alde Zaharrera. Aitaren kotxe zaharrean sartu, amoma eta aititerekin batera jaiotzak ikustera. Bukatu eta gero, txokolate beroa jatera joaten ginen.
Bilboko bisita ez zen hortxe bukatzen… Corte Inglesa bisitatu behar zen, jostailuen solairua. Paradisua zen niretzat! Zenbat jostailu, denak martxan, ikutzeko aukera, jolasteko aukera…
Opariak denori gustatzen zaizkigu, baina politagoa zenĀ pentsatzea Olentzero etxean sartu zela eta zuk eskatutakoa ekartzen zuela. Oparirik onena, duda barik, BH markako bizikleta gorria, makina bat kolpe hartutakoa naiz…
Agian ume hutsa naizelako Algortako Olentzero Batzordean sartuta nabil buru belarri. Umeek ere nik nuen ilusio berdina izateko.