Abenduan saiatu nintzen uzten, baina ez zidaten utzi. Oraingoan bai. Gaur skouteko umeek agurra eman didate. Nire bizitzaren aro bat bukatu da eta uztea erabaki dut.
Azken hilabeteetan beti errepikatu dut berdina: buruak uzteko esaten dit, baina bihotzak, aldiz, ezetz. Buruak irabazi du eta gaur unea iritsi da.
Helburua negar ez egitea zen, baina ez dut lortu. Polar eder askoa oparitu didate. Bigarren oparia, politena eta hunkigarriena izan da: argazkiz betetako album bat. Ume bakoitzak bere aportazioa egin du eta argazki bakoitzaren komentarioa utzi dute. Ireki, apurtxu bat irakurri eta negarrez hasi naiz, ezin izan diot negarrari eutsi. Bakoitzak hortxe isladatu du nitaz pentsatzen zuena. Konturatu naiz, beraientzat zerbait izan naizela: begiralea, laguna, irakaslea,… Askotan uste duzu umeek zutaz paso egiten dutela, baina gaur begiak ireki dizkidate.
Ainhoa, Zulu, Josu, Bego eta Ekaitzeri milesker! Badakit zer nolako lanak hartu dituzuen albuma egiteko, ume guztiak konplotean sartzeko.
Algortara heldu eta serpentinaz bete naute, juxtu-juxtu ikusten zitzaidan aurpegia.
Hunkitu naiz. Ez dakit nola eskertu urte hauetan eman didazuen guztia. Primerakoak izan dira, barruan neraman ume hori azaleratu da.
Bisitan joango naiz eta zapaturako badakit zerbait gordeta daukazuela, beldurra eta dena ematen dit…
Benetan: milesker!
Biba zuek!
Gitxiagorik ez zendun merezi… zorixonak skoutagatik egin dozun lanagaitik!
Mosu bat
Nahikari eskerrik asko zuri egin duzun guztiagaitik!!!!