Asteartero bezala Bertsolaritza irakastera joan naiz Getxoko eskola batera. Orain arte, guztia normala da.
Idazkaritzatik pasatu behar da fotokopiagailuak dauden gelara heltzeko. Sartu. “Arratsaldeon” esan dut. “¿A donde vas? ¿Tienes permiso para entrar?”
Euskaraz jarraitu dut esaten nor naizen, zertara natorren, zergatik egin ahal ditudan fotokopiak,… “Háblame en castellano, no entiendo nada”. Ondo hasi gara ba!
Atezainek ez dute euskaraz jakin behar? Idazkaritzan egiten du bere lana eta publikoari begira dagoen lana da. Euskaraz jakin beharko luke, bertan gaudenok eskubideak ditugulako gure hizkuntzan hitz egiteko. Eskola publiko batean lan egiten du, ezin ahal da euskaraz alfabetatu? Noski, gutxi geratuko zaio erretiroa hartzeko eta orain ikasten hastea ere…
Behintzat, jendearenagana arreta puntu batean badago, euskaraz jakin beharko luke postu hori betetzen duen pertsonak.
“Arratsaldeon!” soil bati erantzuten ez badaki, jakin nahi ez duelako da. Eta, jakina, jakin nahi ez badu… ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik.
Euskal Herriko Unibertsitatean antzerako hamaika egoera jasaten ditugu. Bai liburutegian, baita atezaintzan… Eta ikasketekin ere… Asignatura asko erdera hutsean ematen dira euskaraz ikasteko aukerarik gabe utziz.