TUMATXA, HI!

Ostiralean aurkeztu zuten Donostian Elhuyar dictionary/hiztegia. Publizitatea kanpaina potentea egiten ari dira komunikabideetan. Berria egunkariaren webgunean sartu naiz gauza baten bila eta bertan aurkitu dut prestatu duten spota.

Spotean Anjel Alkain ageri da “bertsotan” euskaraz eta ingelesez. “Bertsosinger” idatzita atzean dagoen pankarta batean. Banekin, antzekorik ikusi nuela, baina ez nuen ondo gogoratzen.

Azkenean gogoratu dut. Spotak ez dauka antzik Bai&by enpresak orain urte batzuk atera zuenarekin? Bertan euskaldun batek ingelesez abesten zuen bertso bat, eta ingeles batek euskaraz. Ideia ematen du hortik aterata dagoela.

Tumatxa, hi!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude