AUZOA ERAKUSTEN HERRIKO UMEEI

Ez dakit jendeari EZ esaten, horregatik egoten naiz saltsa guztietan sartuta. Pasa den uztailaren 9an, Bapirukeko umeek (Getxon egiten diren euskal udaleku irekiak)  gonbidatu ninduten eurekin ordu bat pasatzera, eta bide batez, nire auzoa erakutsi nien: Erromo.

Guztiak eskutik hartu, eta begiralearekin batera, auzoan zehar ibili ginen. Amomak kontatzen zizkidan istorioak kontatu nizkien, txikitan zer egiten nuen, non jolasten nuen, istorioren bat asmatu, nire ama bisitatu genuen (Getxoko “Etxe Merke”etan bizi naiz, Getxoko ondare historikoaren barruan sartzen dira, XX.mende hasierako etxeak dira).

Ederto batean pasatu nuen, ume oso jatorrak. Eurek baino askoz hobeto pasatu nuen, oraindik ume hori daroadalako barruan eta ez dakit egunen batean alde egingo duen edo ez.

Getxoko Folk Festibalean karpa bat jarri dute, gonbidatu bakoitzari mural bat egin digute. Nirean elkarrizketa eta guzti agertzen da. Ekimen polita umeek herria ezagutzeko biztanle “ezagunen” eskutik (ez nekien ezaguna nintzenik, baina beno…).

Bapirukeko umeekin Erromotik zehar

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude