Azkenean wifia jartzea erabaki dut. Txoritokian daukat konexioa, baina arazo bat daukat: neguan hotz egiten du eta udan beroa. Bi urte daroadaz berdina esaten, kontratatuko nuela, baina Euskaltelera ez deitzearren…
Gaur bai, deitu dut, birritan (lehenengo aldian ez neukan eskuera kontu korronte zenbakia). Beti bezala 1 zenbakia sakatzen dut euskaraz hitz egiteko. Aitzakia berdina jartzen didate: “barkatu, baina ez zaitut ondo ulertzen”.
Ba ez, miraria, ulertu didaten esan dudan guztia! Birritan deitu eta birritan egin didate euskaraz. Lehenaren euskara Arratia aldekoa zen, bigarrena, berriz, batua, baina eder askoa!
Badirudi Euskaltel modernizatzen ari zaigula, edo behintzat, langileek euskaraz ikasi dute hitz egiteko moduan! Ia etxera etorriko zaidan langilea zertan hitz egiten duen…
Zorioneko zu, Nahikari! Neuk komertzialekin bakarrik lortu izan dot euskaraz jardutia (bada zeozer). Hala ta be, wifia jartzera etorriko jatsuna ezta Euskaltelekoa izango, seguruenik. Azpikontratau egiten dittue zerbitzu horrek. Neri etorri jaten azkena Gasteizko enpresa batetik etorri jaten; eztau ezer esan nahi, baina gaztelaniaz jardun giƱuan.
Zorte on!
Euskaltelera deitu dudan gehienetan, naiz eta euskaraz hitz egiteko eskakizuna egin makinari, operadorea erdaldunarekin jardun dut.