BERTSO-UDALEKUAK: BERTSOA BAINO ZERBAIT GEHIAGO

Atzo bueltatu nintzen Sopelatik, aurten bertso-udalekuetan ibili naiz begirale. Non eta Ander Deuna Ikastolan, hantxe ikasi nuen BUP eta Batxilergoa. Nork esango zidan, zortzi urte eta gero hango ikasgela batean lo egingo nuela!!!

Hamar egun igaro ditugu bertan eta egia esateko, izugarria izan da.Azken urteetan bertsolaritzak nire bizitzaren erdia hartzen du (gezurti halakoa… %90 bat bai!) eta ez naiz damutzen.

Lehen egunean nahiko beldurtuta nengoen: bertsotan jakingo dute ni baino askoz hobeto, konektatuko al dut eurekin, jatorrak izango ote dira… Bigarren egunerako lotsak alde batera utzita, ematen zuen betidanik elkar ezagutzen genuela. Kuadrila ederra!

Bertso-udalekuak irakurtzerakoan, askok pentsatuko duzue denbora osoan bertsotan gabiltzala eta bertsoaren inguruko jolasak egiten. Udaleku hauetara etortzeko ez da beharrezkoa bertsotan jakitea. Bat-batean egiten zutenak zeuden, bertsozaleak, idatziz zekitenak, ez zekitenak zer zen bertso bat,… Helburua ondo pasatzea zen eta umeak poz-pozik joan ziren atzo etxera.

Piszinara joan gara, Gernikara, hondartzara, pista-jokoak, bertso-eskola (hasiera maila, bat-batean, jokuak, idatziz,…), pelikulatxo bat grabatu, karaokea, Bizkaia Irratitik bisita egitera etorri zitzaizkigun, bertso-saioak, kantaldiak,…

Bertsoa izan da ardatz eta horren inguruan Euskal Herri osoko umeak batu dira. Euskara hizkuntza bakarra, bakoitza mundu desberdin batetik, kantatzeko gogo izugarriekin (bertsoa zein betiko abestiak).

Esperientzia izugarria eta errepikatzeko gogoekin geratu naizena. Umeekin konektatu dudala uste dut. Behintzat “Nahikari ue, bota bertsue, ue!!!” Getxoko esaldi famatua errepikatu didate hainbatetan, seinala ona! Begiraleen aldetik zer esan, asko lagundu naute. Skouteko mundutik nator eta guztiz desberdina izan da niretzat.

Eta umeak… ai umeak! Iparraldeko saltsera eta saltseroak, Larrabetzu/Mungiako kuadrila, ñoñostiarrak (bai, hauek ñoñostiarrak ziren), Iruñeako hiru printzesak, Ierai, ALBEko artistak gehi Txaber, Azpeitiko neskatoak, Errenteriako dorre bikiak, Oiongoak,…

Pelota izango naiz, baina ziur nago gure zuzendaria egon izan ez balitz gauzak ez zirela berdinak izango. Zuzendari lanetan ibili naiz eta ez da batere erraza begiraleak aktibatzea, ordutegi bat eramatea eta era berean animoak ematea aurrera jarraitzeko. Gora Esti!!!

Une gogoangarri asko, beste batzuk ahaztekoak,… Atzo guztiok negarrez, begiraleak zein umeak. Berriro elkarrekin egoteko gogoekin, beste udaleku bat errepikatzeko asmoz.

Eskerrik asko!!! Biba zuek!!!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun BERTSO-UDALEKUAK: BERTSOA BAINO ZERBAIT GEHIAGO-ri

  1. egilea: julen

    iep! duela bizpairu urte “aubixan” egon nintzen bixitan ta egia erran eztakit ze ematen diezuen baina hori giroa zegoena han! eta sopelan…esti tartean izanik, etzen guttigo izanen!

    ongi segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude