GURASOAK LAGUNDUTA

Goizean Unibertsitatera joan naiz, matrikula baten inprimakiak hartzera. Idazkaritzara joan behar izan naiz paperak hartzera eta harritu baino, barregura sartu zait.

Matrikula betetzen zeuden ikasle batzuk, baina nor zeukaten ondoan? Aita edo ama!!! Hamazortzi urterekin ez nintzen oso azkarra, baina matrikula bat betetzeko kapaza banintzen. Ez nuen behar aitaren edo amaren laguntza.

Selektibitateari heldutasun froga deitzen diote. Suposatzen da froga hori gaindituta, gai zarela unibertsitatera joateko eta “zure” kontura ibiltzeko.

Ba ez, txikitatik egiten dizkigute gurasoek gauzak eta batzuk berdin jarraitzen dute. Ez badira gai inprimaki batzuk betetzeko nola arituko dira lana topatzen dutenean?

Gurasoak, seme-alabak,…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 erantzun GURASOAK LAGUNDUTA-ri

  1. egilea: nagore

    Ez zait hainbesterako iruditzen ere neska!!

    Egia da batzuk denetarako behar izaten dutela gurasoen laguntza, edo hobeto esanda, ardura denak gurasoei “pasatzen” dietela; baina horiek normalean, ez dira gurasoekin joaten, gurasoak bakarrik joaten direlako.

    Denetarik egongo da, baina ez al da normala zuretzako zeharo berria eta zirraragarria izango den etapa berri horri, maite eta babesten zaituztenen laguntzaz eta oneritziz egitea? Ez da matrikula betetzeko gai ez direla, hain zuzen heldutasunera lehen pausuak ematea da, eta askotan gurasoak eurak dira joan nahi dutenak.

    Agian ez dute gurasoen laguntzarik “behar”, baina eskertu egiten dute (nik behintzat bai, zu agian oso heldua zinen eta zeure buruan segurtasun handia zenuen…)

     

     

  2. egilea: Desplazatua

    Neuk ere gogoan daukat matrikula egitera aitarekin joan nintzela; sasoi hartan gida baimenik ez nuen eta aitari kotxea ezin eskatu. Baina hori bakarrik ez, aitarekin etorri ginen gero alokatu genuen etxea ikusteko eta bide batez bidea ikasteko eta ama ere trankil geratzeko Nagorek dioen moduan.
    Bai, gogoan daukat gainera ni euskaraz ari nintzela eta aitak idazkariarekin gaztelaniaz amaitu zuela, kasualitatez, nire lehioan euskaldunik ez zegoelako. Aitak nik baino galdera gehiago egin zizkion idazkariari. horrela tokatzen da batzuetan-eta!
    Eta, Nahikari, eskerrak gurasoak etorri ziren! ni aurretik izana nintzen Leioan campusean eta hain zatarra eta hotza iruditu zitzaidan etxera joan eta kontatu nuenean ez zidatela sinistu; horregatik, matrikula egunean hainbat joan ginen, guraso eta guzti, hura zelako zatarra zen baieztatzeko.

  3. egilea: ane

    Kaixo!! aspaldidanik nabil hemen noizean behin idazten duzuna irakurtzen eta tira, gaur hemen nire markatxoa uzten ausartu naiz.

    Nik ere gogoan dut matrikula egitera joan nintzen eguna. Bakarrik joan nintzen etxean lagunduko nindutela esan arren, bakarrik joateko gogoa neukan. Hara heltzean hala ere sekulako beldur eszenikoa somatu nuen, denak gurasoekin eta ni han, ideiarik ez eta bakar bakarrik. Ez dakit kotxe kontua izango zen (nik Donostin egin nuen eta ez dut uste), baina bai…gero eta beldurtiagoak gara kontu hauetarako…

  4. egilea: Nahikari

    Epa!

    Nik egia esan ez nuen beste aukerarik izan: bakarrik joan! Aita lanean, ama amomarekin, alaba bakarra naiz… 

    Deustuko paper pila bete (ez dakit zertarako balio duten…), idazkaritzara joan. Hain inuxentea izan nintzen, euskaraz hasi nintzaiola tipari eta erderaz egite eskatu zidan.

    Beldur eszenikoa? Kristolakoa! Baina aurre egin behar ez zegoelako beste aukerarik. Gustora joango nintzela gurasoekin? Ba ziuraski, baina tamalez ezin izan zen.

  5. egilea: esti.

    Giraka eta bueltaka nenbilela, honaino heldu naiz…

    Ba egia esateko, Nagoreri bezala, ez zait hainbesterako iruditzen, beharbada, neu ere amarekin joan nintzelako izango da…

    Gasteizen egin nuen nik matrikula eta ez nuen oso ondo ezagutzen, eta bada ez bada, (galtzeko beldurrez edo, segurtasun bila…) amari laguntzeko eskatu nion.

    Horrelakoetarako gehiago jotzen dut amagana lagunengana baino eta beharbada, ikusi zenituen horiek ere bai…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude