Urte asko daroadaz hanka zisko bat eginda, zehatz-mehatz 10 urte! Birritan operatuta, rehabilitazio amaigabeak, 5 traumatologo desberdin, … Desesperatzeko modukoa (azkenaldian horrela nabil)!
Traumatologoarengana joan naizen azken aldian, “ondas de choque” emateko gomendatu zidan. Nahiko berria zela eta %90 batean fidagarria dela eta nire tendinitisia sendatuko zela. Frogatu beharra zegoela erabaki zuen. Gainera lasai egoteko esan zidan, ez zuela minik ematen.
Bertatik atera eta ordua eskatzera joan nintzen eta noski, prezioa galdetu: 200 euros la sesión. Ikaratu nintzen, hainbeste balio al du osasunak? Gurasoek esan zidaten eman behar nituela, azkenengo esperantza delako hanka ondo izateko.
Atzo joan nintzen, sartu, kamillan eseri… eta eskerrak ez zuela minik egiten!!! Deskarga txikiak ematen dizkizute minduta daukazun tokian. Zure hankak mina onartzen duenean, nibela igotzen dizu mina areagotuz. Zenbat eta min gehiago jasan, emaitzak hobeagoak dira.
Bi hilabete barru kontatuko dizuet emaitzak onak edo txarrak izan diran. Dirutza gutxienekoa da hanka osatzen baldin badidate.
Ba bai, osasunak ez du preziorik… baina lotsagarria da benetan horrelako sesio batek 200 euro kostatzea. Seguru nago sesio hauen benetako balio ekonomikoa askoz txikiagoa dala; baina, hanka osatzen badeutsue zuk ondo esan dozun moduen gutxienekue da.
Trankil, seguru nau eta sendatuko zarela! Patsu bat Trapagaranetik
Mina apurtxu bat arintzen badit primeran, ez dut gehiagorik behar. Hori bai, egun hauetan ematen dut amama Nahikari, guztiz erren, baina normala denez izorratu behar.
Hori bai, sendatzen nautenean, berriro hasiko naiz bizikletari kaña ematen!!!