PATXI VILAREN HITZAK

Aste honetan gure errepideetan Euskal Herriko Itzulia korritzen ari da. Klasiko bat gure lurretan eta erreferentzia Europa osoan, hona etortzen baitira txirrindulari onenak prestatzera hiru handietarako.

Atzo, Martin telesaila ikusteko asmoz eseri nintzen egongelako sofan. Lehenago itzuliko laburpena emango zuten, atzoko etaparena. Garai batean, “gaztea” nintzenean, naizenaren erdia nintzenean, hanka ondo neukanean… asko ibiltzen nintzen bizikletan. Astean zehar tartetxo bat neukanean bizikleta hartzen nuen eta asteburuetan kilometro mordoa egiten nituen.

Atzokoa etapa gogorra izan zen, Lekunberri-Oiartzun, tartean sei mendate igotzeko.

Laburpena ikusten nengoela txirrindulari askok hitz egin zuten: Samuel Sanchez, Cobo, Angel Vicioso, Mikel Astarloza (chapeau bere artikuluak Berrian!)… Baina Patxi Vilaren hitzek harritu ninduten eta era batera edo bestera, hunkitu.

Txirrindularitza espektakulua izan behar denaren alde zegoen, baina atzoko moduko etapak “inhumanoak” direla esan zuen: euria, hotza, mendateak, … Hori ez dela txirrindularitza.

Bat nator, Patxirekin. Espektakulua bilatzen dute antolatzaileek, ez dute txirrindularien osasunagatik begiratzen. Matematikoa da itzuli honetan euria egitea, urtero egiten du. Kontuta eduki beharko zuten Euskal Herria menditsua dela eta askotan egiten dituzten ibilbideak ezinezkoak direla.

Ez da bidea, baina askotan “ulertzen” dut txirrindulari batzuk dopatzea. Nola aguantatuko dituzte hainbeste kilometro eta itzuli urtean zehar?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat PATXI VILAREN HITZAK bidalketan

  1. egilea: julen

    iep!

    Patxik orain ere arrazoi, errepidetik kanpo ere gizalegez…izan ere Patxi Patxi da…Beratarra izan behar!

    nik ere bere garaian eskeini nizkion  hitz batzuk nirean ere:

    http://www.blogari.net/julen?s=aupa+patxi&sentence=AND

    ongi segi ta zaindu!

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude