Orain urte batzuk Gaztetxulo aldizkaria erosten nuen. Heldu zen une bat nekatu nintzela, agian ni urteetan aurrera nihoalako eta aldizkaria nerabeekin zentratzen zelako bakarrik.
Atzo kioskora joan egunkari bila eta Gaztezulo berria topatu nuen. Erostera ausartu nintzen (plastiko baten barruan zetorren, ez naiz irekitzen hasiko…). Itxura ederra, testu asko (ez lehen bezala), artikulu interesgarriak, mamitsuak, … Agian faltan somatu dudana liburuei tarte gutxi eskeintzen dietela, baina bestela, asko gustatu zait.
Urteetan aurrera goazenok, horrelako zerbait behar genuen, edo hori uste dut… Egunkariak “UNI” gehigarria argitaratzen zuen eta Berriarekin Matraka heldu zen. Nerabeentzat zuzendua, gazteentzat baino. Ez dut esaten txarto dagoenik Matraka, Xirika, … edo beste gehigarririk. Aukera desberdinak egotea ona da.
Ongi etorri GAZTEZULO!
Egia esan, nik ere ikusi dut salgai, baina ez naiz ausartu erostera, nahiz eta Gaztetxuloren harpidedun izan nintzen urte batez. Baina baliteke orain ausartu eta erostea look -eta izenburu- aldaketak zer suposatu duen ikusteko.
Ni ere banaiz harpidedun eta egia esateko aldaketak nabariak dira, nik orain gogokoago daukat testu gehiago baiditu eta maketazioa landuagoa dago, pista jarraitu beharko zaio ea maila honetan jarraitzen duen.
Nik behintzat gustora irakurtzen dut ostiral gauetan etxera iristen naizenean 😉