Erdi gaixo ibili naiz Aste Santuan eta ia egun guztiak pasatu ditut etxeko sofan telebista edo pelikulak ikusten. Poeta Hilen Kluba, Los chicos del coro, Tomates Verdes Fritos, … Negar egitekoak, noski!
Atzo, hobeto nengoela aprobetxatuz, bueltatxu bat ematera joan nintzen argazki makinaren konpainiaz. Serantes ateratzea zen nire nahia, Areetatik, baina hor ikusten duzue emaitza. Lainoa sartu zen eta ezinezkoa.
Hurrengo batean izango da…