IKA, IKA, IKA KORRIKA!!!

Korrika 15 - Algortako Bertsolari Eskola

Martxoaren 26an pasa da Korrika guretik, Getxotik. Bertso-eskolako kideak izan gara lehenak lekukoa hartzen Algortako sarreran. “Bertsolariak ere, euskararen alde!” oihukatuz. Gure gazteek eraman dute lekukoa Xabi Payaren laguntzaz. Zeramaten poztasun aurpegia ikustearren, merezi izan du goizeko zortzietan korrika egitea. Onartzen dut bizikletaz joan naizela, erosoagoa da.

Korrika asko bizi izan ditut eta oraindik ere hunkitzen naiz pasatzen denean. Hasiera batean aitak bultzatzen zuen karrotxoa, gero bizkarrean eramaten ninduen, ondoren eskutik eta urte gutxira ni bakarrik.

Jende uholde bat korrika euskararen alde, helburu bakar batekin, ideologia desberdinetakoak, … Fenomeno berezia da. Aek-k bi urtero batzen gaitu euskararen maratoia. Bakoitzak bere aldetik jartzen du ahal duena: kilometroak erosi, argazkiak atera, kilometroak markatu, Korrika Kulturalean parte hartu, …

Gaurkoa ere hunkigarria izan da: zenbat ume, gazte, heldu, guraso, aitite-amama, … Euskara gutxi entzuten dugu Getxon, baina jende ugari batu da euskarari bultzadatxo bat emateko prest. Heldu diogu euskarari!

Heldu lekukoari!

Heldu elkarlanari!

Heldu EUSKARARI!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat IKA, IKA, IKA KORRIKA!!! bidalketan

  1. egilea: patxi lurra

    Aje guztien ganetik, Korrika bizitzea zinez zirraragarria da. Atzo be geuretik igaro zan, Botxotik, Mahatserritik.

    Eskerrik asko antolatzaileei!

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude