2005eko urtarillaren 27an hasi nintzan historia honekin, eta jada bi urte bete ditu blogak. Zapatuan bete zituen urteak, baina zer nahi duzue esatea: ahaztuta neukan! Nahikoa daukat azterketekin!
Beharra nuelako hasi nintzen idazten eta horrelaxe jarraitu dut. Nire bizitza isladatzen dut blogean, kezkatzen nauten gauzak gehien bat. Batzutan gauza asko ezkutatu ditut edo “kamuflatu”. Nire terapia pertsonala izan da eta da.
Suposatzen dut idazten jarraituko dudala, nahiz eta azkenaldian apurtxu bat baztertuta eduki. Ezagutzen nautenek badakite beti nagoela mila proiekturekin buruan eta albo batera uzten ditudala garrantzia duten gauzak.
Eskerrak eman erantzunak uzten eta bloga jarraitzen duzuenoi.
Milesker!
Zorionak bi urte hauengatik, Nahikari!!
Suerte on azterketekin eta segi aurrera!!
Zorionak Nahikari! Bloga pertsonaren bizitza bezalakoa du, lanpetuta zaudenean sarrerak gutxitu egiten dira. Bloga jarraitzen dugunok noiz idatziko zain egongo gara.
Zorionak Nahikari!!!!! Egunero sartzen naiz zure blog-era, asko
dibertitzen naiz, adakit azken bolada honetan oso lanpetuta zabiltzala,
lasai, zure bloga irakurtzen dugunok hemen jarraituko dugu, muxus!!!!
Zer esangotzut ba? Urte askotarako!
Zorionak, beterana eta zorte on azterketaldia gainditzeko.
Zorionak nahikari!
Segizazu idazten!
iep!
nik erantzunik ez utzi arren noizbehinka leitzen ttut hemengo kontuak eta animo ta segi idazten e!nafarroko txoko hontatik gustora irakurtzen dira mendebaldeko kontuak ta.
ongi segi!
Berandu, baie ZORIXONAK! Eta, trankil, mille gauzakaz zauzela egidxe da ta. Patsu bat da animo!