MILESKER!

Bermeo 2006ko Neguko Kanpamendua

Ez nuen egun hau iristerik nahi, baina badakit noizbaiten heldu behar zela. Gaur skouta utzi dut, hainbeste momentu on eman didan skout hori.

Nire bizitza, ikasketak eta lana hortxe daude eta argi dago denera ez naizela iristen. Pena itzela ematen dit uzteak, baina ez nuen beste irtenbiderik ikusten. Bermeon egon gara azken bost egunak eta gaur esan diet umeei nire erabakiaren berri. Ez zuten espero eta batzuek uste dut oraindik ez dutela onartu.

Negar egin dut, nola ez… Negarti hutsa naiz. Urte asko izan dira taldean: jende asko ezagutu dut, barre egiteko parada, negar egitekoa noizbaiten, umeen maitasuna, … Gauza asko, inoiz ahaztuko ez ditudanak.

Banekienez malko ugari isuriko nituela, gutun batean isladatu ditut urte hauetan bizitako guztia. Hasiera batean bakarrik geratu nintzen, hogeitamar umerekin, zaila, baina lortu nuen aurrera eramaten. Betidanik egon naiz ume berdinekin, ikusi ditut hazten. Ilusioa egiten dit oraindik hortxe dabiltzala, lagunak direlako eta harreman ederra dutelako beraien artean.

Beraien irakasle ere izan naiz, bertsolaritzakoa. Nahikari Skout eta Nahikari Bertsolaritza izan naiz. Agian hor egon zan gakoa. Ikusi zutela pertsona bera nintzela begirale moduan eta irakasle moduan. Kalean ikusten zuten Nahikari berdina zela.

Niretzat asko izan zarete. Ordu asko eman ditut zuekin jolasten, abesten, dantzatzen, mendian gora, …Zuekin deskubritu nuen Nahikari berri bat, umeekin disfrutatzen zuen Nahikari bat.

Badakizue ez zaituztedala ahaztuko eta Algortan elkar ikusiko dugula. Guztiz ez dut utziko skouta eta Josu laguntzera joango naiz, marroi itzela utzi diodalako.

Ez ditut aipatu, baina nire “begirale karrera” honetan Enano, Laxmi, Eleder,Virgi, Suso, Ane, Nere, Josu, Ekaitz, Natxo, Bego, Ainhoa eta Zulu ezinbestekoak izan dira. Eskerrik asko zuei ere!

Oinarinek badakite, ez ditudala ahaztuko eta uste baino gehiago zor diedala. Nirekin gustora egon badira, gaitzerdi. Asko ikasi dut beraiengandik, uste baino gehiago. Beti egongo naiz zuekin zorretan.

Milesker!

P.D: Eskerrik asko Manex, egun hauetan nire ondoan egoteagatik eta animatzen egoteagatik uneoro.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun MILESKER!-ri

  1. egilea: Ainhoa

    Kaixo Nahikari!!
      Badakit egun hauek zuretzat oso gogorrak izan direla, pertsona,
    momentu eta gauza asko uzten dituzula skoutean baina mesedez, arren eta
    othoi eskatzen dizut ez pentsatzeko ez duzula ezer egin, gauza piloa
    egin dituzu eta bertan gauden guztiok eskertzen dizugu. Barkatu egun
    hauetan zure alboan egon ez banaiz, edo behar bezain beste lagundu ez
    bazaitut, ez da izan nire intentzioa!! Muxu pilo bat! Nahikari
    estupenda!! Nahikari bota bertso bat!

  2. egilea: begotxu

    api wapa
    ez uste zure fakta igerriko ez denik. Lasai zure umetxuak kaletik agurtzen jarraituko dute oihuka. Eta urteroko gurasoen afaria etortzeko baimena ematen dizugu gutaz apur bet barre egiteko eta zure kontaktuak erabiltzen jarraituko dugu jajajaja. A! eta zure itzultzaile zerbitzua ere eta gure ipuinak zuzentzeko ere balio duzu oraindik eta paperak betetzeko, zure titulua udako kanpamendurako eta zure siñadura zehozer ez oso legala egiteko… vamos q todavía t queda pa rato jajajajaj.
    animo nahiki ez da guztia amaitu!!! hamen jarraitzen dogu danak zure zai eta badakizu urte batzuk (asko espero) barru zure gurpil ahulkia bultzatzen egongo naz. BADAKIZU, BEGOTXU PA RATO DEKOZU

  3. egilea: Jani

    Seguru nau umiek eta beste guztixek ere eskertukotzuela euregaitzik ein
    dozune. Skout-a ez zan bardiñe izengo zu barik da eztot uste izengo
    danik… animo! mosu bat Ostertzatik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude