EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2006

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna. Azken asteotan euskara asteak, euskal kulturaren asteak, mahainguruak gure hizkuntzaren gainean, euskarari buruzko datuak, …

Beti pentsatu izan dut ia ikerketa eta ekitaldi hauek zerbaitetarako balio duten. Askotan gure politikarien lana justifikatzeko baino ez da. Euskara bultzatu nahi dute, baina berdin gabiltza: administrazioan erderaz hitz egin behar dugu, bidaltzen diguten ia informazioa oso elebiduna da, baina askotan akatsez josia, …

Eskoletan antzeko parezido. Euskara asteak ospatzen ibili dira eta bertsoak egiteko eskatu didate umeekin. Ni oso pozik, ez daukat inolako arazorik, gustora. Baina zertarako balio dute euskararen aldeko bertso hauek? Irakasleen artean erderaz entzuteko? “¡Jo, han cantado unos bertsos mis chavales!” Zorionak, bertso itzelak, baina hasi zaitezte zuek ere euskaraz egiten. Umeek ez badute ikusten gure artean euskaraz gabiltzala, nola egingo dute eurek?

Urterik urte berdina errepikatzen da. Noizbaiten aldatuko ote da? Noizbaiten euskara “salbu”? Noizko Euskal Herri euskalduna? Noizko hipokresia gutxiago? Noizko…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude