DENA TXARTO DOANAREN SENTSAZIOA

Askotan, maiz, sarritan dena txarto doanaren sentsazioa daukazu. Gauza bat bestearen atzetik etortzen da,eta gutxitan, onak izaten dira.

Aurpegi ona jarri behar izaten duzu jendearen aurrean, pozik zaudenaren itxura eman beharra dago. Baina umeak konturatzen direnean ez zaudela ondo, hor ez dago balio duen antzerkirik.

Malkoa izaten duzu lagun. Bakardadean, inor ez dagoenean inguruan. Negarrarekin zita egiten denean, intimoa izan behar du. Zita hauetan hobe izaten da bikote bakarra egotea. Zertarako inor gehiago gonbidatu?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun DENA TXARTO DOANAREN SENTSAZIOA-ri

  1. egilea: newton

    Argi guztiak itzali, atea itxi gogoko duzu musika jarri eta utzi denborak aurrera egitea; paper zaharrean letra txikian idaztea ere laguntzen du… Azkenean lagun batek berri on bat eman eta aurrera ateratzea lortu.

    “Larrosa gorriak Malko Beltzen Kontra”

  2. egilea: ainhoa

    negar egiteak, on egiten du, benetan. batzuetan, gehienetan, alegia, bakarrik egitea gustatzen zait,baina lagun baten aurrean egiten ere ikasi dut, eta egia esan, lagun ona baldin bada, askoz gehiago laguntzen du! Bakarrik ez zaudela, erakusten dizu, eta horrelako momentuetan oso beharrezkoa izaten dut. Baina momentu hauek pasatzean, momentu txarrean ondoan eduki duzuan estimatzen duzu! Eta zin egiten dizut, nahiz eta imposiblea eman, momentu onak helduko dira!

  3. egilea: ainhoa

  4. egilea: ainhoa

    barkatu, ez nuen bi aldiz bidali nahi! modernoegia niretzat! jajajaja

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude