HISTORIAKO ASMAKIZUNIK ONENA

img_jun_07_2006_13_18

Hortxe daukazuen marrazkiak dena esaten du. Asmakizunik onena liburua omen da. Danetarik dauka. Hori bai, gero eta liburu gutxiago irakurtzen ditugu. Euskaldunok bakarrik bihurtzen gara irakurle Durangoko Azokan, abenduan.

Zein izango ote da liburuaren etorkizuna?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to HISTORIAKO ASMAKIZUNIK ONENA

  1. egilea: newton

    Nik beti esaten dut, liburua beti dago gurekin oheratzeko prest; gauero murgildu gaitezke egileak bilatzen duen mundu horretan; baina egia da geroz eta irakurle gutxiago dagoela eta baten batek denbora falta dela argudiatuko du, baina nahi duenak badauka zer irakurri, pena da bizitza finitua izatea eta aukera egin beharra irakurtzeko orduan…
    Irakurketa bakoitzak deskubritu beharreko mundua da, behartuta irakurriz gero asunto txarra; ni 16-17 urterekin hasi nintzen irakurketaz gozatzen, eta urte askotarako ;D

  2. egilea: patxi lurra

    “Pena da bizitza finitua izatea eta aukera egin beharra irakurtzeko orduan.”

    Horixe bera pentsatzen dot neuk.

Utzi erantzuna newton(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude