Arratsaldeko zortziak, Indautxun hartu dut metroa. Pentsatuko duzuenez jendez gainezka dago. Jendea lanetik atera berri eta etxerako bidean. Nahiko nekatuta nago. Batzar batetik atera naiz eta etxera heltzeko gogoa daukat. Metroan sartu naiz. Motxila kendu dut, enbarazu ez egiteko inori. Eskuan daukadan liburua gorde dut, ez dago lekurik liburua irekitzeko. Juxtu-juxtu aurkitzen dut lekua eskua jartzeko helduleku batean eta lurrera ez jausteko.
Baina burua biratzen dut ezkerretara eta hara non ikusten ditudan bi neska eserita, ate ondoan dauden leku horietan. Bati galdetu diot ia hanka txarto duen edo lesioren bat. Aurpegi arraroz esaten dit ezetz. Ahal dudan edukazio handiz esaten diot, metroa gainezka dagoela eta altxatuko balira, denok joango ginatekeela erosoago. “Yo no, de pies se va mal”. Izorraiii Nahikari! Neskatoa ez doala eroso!
Ikusten dute ez dela jostorratz bat ere sartzen, baina beraiek eserita. Jasanezina egiten zaizkit horrelako egoerak. Oraindik dut gogoan nola operatu eta gero joan nintzen hankako puntuak kentzera, muletekin nengoen eta bidai osoa joan behar izan nintzen zutunik metroan. Ez dut esaten inork utzi behar ninduenik eseritzen.
Amak erakutsi ninduen txikitan, jende asko baldin badoa zutik joan behar dela. Baina neskato honek… badakizue, zutunik ez da joaten eroso.
Aiii amaaa, zer egiten dute gaur egungo gurasoak seme-alabak horrela ateratzeko?
Guztiz ados esandakoarekin; edukazioa geroz eta gutxiago ikusten da kaleetan, ez dakit gurasoek edukazioa irakasleentzako uzten duten edo… baina niri argi utzi ninduten gurasoek edukazioa etxean ikasten dela eta bertan irakatsi behar dela.
Zortea eserita zihoan emakumeak erantzun desegoki edota begirada txar bat ez botatzea.
Ez dakit nolakoak izango diren hemendik 10 urtetako gazteak baina nahiko ilun ikusten dut gauza.
Edukazioa ez dute etxean uzten, edukaziorik ez dute-eta! Lotsagabeak galantak!
Jakin nahiko nuke zer egingo lukeen horietako batek metroan bakarrik dioanean. Seguru ez lukela berdin egingo. Badakizu, lagunen aurrean guai gelditzen da lotsagabe izatea eta edukaziorik ez edukitzea. Okerrena da batzuei guai izate horrek bizi guztian irauten diela…
Zertarako gehiago komentatu? Dena esanda dago.
Bide batez, zein hizkuntzetan galdegin zenien bi neskatilei?
Gure herria asko aldatu da azken 10 edo 20 urteetan. Animatu egin naiz idaztera eta, hona hemen nere ustez, aldaketa honen gakoak:
· Gurasoek hezkuntza irakasleen esku uzten dute.
· Gurasoek lehen baina lan gehiago egin behar dute (gaur egun normala da aita eta ama etxetik kanpo egun osoan egotea) eta ondorioz haurrak etxeak bakarrik daude ia aste osoan zear.
· Gurasoak haurrekin oso denbora gutxi daudenez, ez dira gai “EZ” esateko hauen desio guztiei.
· Haurrek dena jaso dutenez eta inoiz ezezkorik ez dutenez izan, nahi dutena egitera ohitzen dira.
· Ikastetxeetako maila asko jeitsi da eta haurrak gero eta “ezjakinagoak” dira oinarrizko gauzei dagokionez. Ondorioz, publizitate aldetik, esaterako, askoz errezago manipulatu daitezke (harrigarria da zenbat nerabeek sinesten duten futurologian, esaterako).
· Haurren mentalitatea helduen edukinak ulertzeko gai ez denez, helduentzako telebista edo internet edukinak ikusterakoan, beren munduaren perzepzioa okertu egiten da. Berriro, gurasoen permisibitatea sartzen da jokuan: gurasoek logelan telebista ipini eta internet-eko sarbide librea ematen die beren seme-alabei, hauek oinarrizko jakintza edo kriterio minimo bat izan gabe.
· Guraso gehienek beren seme-alaben “laguna” izan nahi dute eta ez dira gai beren “guraso” papera betetzen. Askotan haurrei errieta egiteko orduan, hauen alde ipintzen dira.
· Mendebaldeko gizarteetan, haurrak oso goiz uzten diote haur izateari eta nerabearoa asko luzatzen da, gaztaroaren hasiera berandutuz.
Eta abar…
Iepa!
Euskaraz galdetu nien, behintzat ia hanka txarto zuten eta “Eeeehhhh?” bat jaso nuen erantzun bezala, erdarara pasatu nintzen eta goian daukazu erantzuna…
Esaten duzun guztia badakit horrela dela. Ikasle daukadan neskatila batek, aspaldi esan zidan, denbora gehiago pasatzen zuela irakasleekin gurasoekin baino.
Ardura asko edukiko dituzte gurasoak, baina ez badira gai seme-alabak zaintzeko eta guraso papera betetzen, ez ditzatela seme-alabak izan.