MALKOEK IRABAZI NINDUTEN

Hasi baino lehen: ZORIONAK DANORI!

Nahiko lanpetuta ibili naiz Olentzeroarekin. Ez pentsa bere laguntzailea naizenik (beno, azkenaldian badirudi baietz…). Lan askoren ondoren, abenduaren 24a iritsi zen. Beno, 23an ere Olentzeroa atera genuen pasioan, badakizue, jakiteko zeintzuk diren kaleak ez galtzeko Gabon Gabean. Izenburuak esaten duen bezala, 24an malkoek irabazi ninduten. Oso “basatia” naiz, baina sentimenduak badauzkat, uste baino gehiago.

San Nikolas enparantzan, Olentzeroa erre baino lehen beti abesten ditugu bertsoak. Laugarren urtea da abesten dudala, eta inoiz ez zait ezer gertatu. Baina larunbatean malkoak… Amari eta nire ikasleei eskeini nien bertsoa. Azken batean, urte honetan horretan egon naiz buru-belarri. Nire ikasleei hori zor nien eta amari zer esan. Hona bertsoa, ez naiz bertsolari ona, baina beno…

Aurten oso pozik nago

aurpegian zait nabari,

eskerrak emon beharko

Olentzero maiteari,

ama sendatzeko eskatu

ta bihurtu duzu egi,

poztasuna ekarri duzu

behingoz nire familiari (bis).

Goraintziak emon behar

nire hainbat ikasleri,

oihuka ibiltzen baitira

“bertso bat bota Nahikari!

Eta zueri zer esan,

hamentxe zagozeneri

Gabonak ondo igaro

urte barri on danori (bis)!

Bertso erdian gelditu nintzen ezin nuelako aguantatu, emozionatu nintzen eta negarrez hasi nintzen. Bertsoa bukatu nuen, baina hunkitu nintzen. Urte gogorra izan da nirtzat, baina 2006a espero dut askoz hobea izango dela.

Portzierto, eskerrik asko urte honetan nire ondoan egon zareten guztioi. Ez ditut izenak jarriko badakizuelako nortzuk zareten. Aurrera atera banaiz zuengatik izan da, oso erraz amiltzen naiz, badakizue. Eskerrik asko! Ondo pasa Gabonak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude