Kazetari baten jokaera

Bazkaltzen nengoen bitartean, Maria “Ternera” Camposen (horrela deitzen zuen Klaudio Landak Sorginen Laratzean)tertulia ikusten aritu naiz Tele 5n. Bai, badakit masokista naizela, ultzera bat irten ahal zaidala, baina…

Kataluniako Estatut-ari buruz eztabaidatzen ari ziren eta dei bat sartu dute zuzenean. Kataluniarra zen deitu duen neska. Bere iritzia ematen hasi da Estatut-ari buruz eta katalanari buruz hitz egiten aritu da. Hor joan da Isabel San Sebastianen erantzuna:

**Es normal que se tenga que gastar dinero en educación , su castellano es penoso.**

Ez dira hitz zehatzak izan, baina horrelako zeozer bai. Hitz egiten aritu den bitartean neska, ez dakit zenbat aldiz zuzendu dion kazetariak.

Zer pentsatzen du andre honek? Nola joan daiteke entzule baten esanak zuzentzen? Ez dakit, badakigu nolakoa den Isabel San Sebastian.

Argi eta garbi zegoen, neska horren ama hizkuntza katalana zela, normala da zailtasunak edukitzea erderaz hitz egiterakoan. Niri ere askotan gertatzen zaizkit horrelakoak.
Baina kazetariak egin duena ez dauka izenik!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Kazetari baten jokaera-ri

  1. egilea: Imanol

    Nik ere normalean badut Maria Teresa Campos-en programa ikusteko ohitura. Ez dakit masoka naizen edo ez baina gustora egoten naiz Madril aldean zer esaten duten entzuten.

    Nik ere entzun nituen atzokoak. Nik uste dut komentariorik ere ez duela merezi. Isabel San Sebastian frankista hutsa izateaz gain, gainera edukazio txarrekoa. Oso edukazio txarrekoa.

    Gauza gutxigorabehera zuk esan duzun moduan izan zen. Neskak inversiones esan beharrean, investidura edo horrelako hitz bat esan zuen, eta besteak kritikatzeko aukera aprobetxatu zuen.

    En vez de tanto Estatut, el gobierno catalan debería de gastar mas en educación, porque su castellano es penoso. Hau baino tono gogorragoan esan zuen.

    Ni hau entzutean zur eta lur geratu nintzen. Normalean horrelako kasuetan Maria Teresa Campos-ek zerbait esan beharko lioke, baina ezer. Ez zion ezer esan. Lotsagarria. Programa bera bezala, lotsagarria.

  2. egilea: maider

    Nik ere ikusi eta entzun nituen Isabel Sansebastianek botatako perlak. Zur eta lur geratu nintzen! Askotan esaten dizkie halako lotsagabekeriak entzule eta gonbidatuei. Gaur Maragall gonbidatu du Mariterek bere saiora eta badaezpada ere, Isabel ez dute eraman mahai ingurura.

    Nik uste dut Antena3ko lantaldeko asko lotsatu ere egiten direla bere jarrerarekin. Sinestezina da emakume honek euskaldun eta katalanei dien amorrua (eta hori Euskal Herrian bizi zela!)

    Ikusi eta entzun Isabelen webgune ofiziala

    Irakurri hemen El Mundok Jaime Mayor Oreja eta isabeli eginiko elkarrizketa

  3. egilea: ZiTAL

    Trankil neska neuk pe ez dakitx erderaz!!! Gazteleraz hobeto esanda, inglesez hobeto eitxen dot eta!!! Jajajaja!!!

Utzi erantzuna maider(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude