Egun handirarte, Jagoba!


Gaur Udalaitzen egon behar nintzen, ez pantalla honen aurrean, baina tendinitis batek etxean utzi nau.

Bi urte betetzen dira lagun bat galdu nuela Udalaitzen, Jagoba. Arrasaten hasi zen injenierutza ikasten astelehen baten, eta ostegun batean mendiak eraman zuen gure artetik.

Oraindik gogoratzen dut nola deitu ninduten berria emateko. Ez duzu onartu nahi gertatu dena, pentsatzen duzu Sanikora joango zarela eta kaletik topatuko duzula barrezka, oihuka, kontu kontari, … bera zen bezalakoa. Tamalez, ez dugu inoiz topatuko Algortako kaleetatik.

Nire asmoa bertso bat botatzea zen bere omenezko plaka jarrita daukagun lekuan, pasa den urtean bezala (Udalaitzera joaten bazarete, gurutzan azpian dago jarrita). Ezin izan dudanez, joan direnei olerki bat idatzi diet, han irakurtzeko.

Jada bi urte utzi gintuzunetik, bi urte, ez dugula elkar ikusten. Udalaitzen magalean, patuak eroan zintuen; oharkabean, ezbeharrez. Halare, badakigu, eguzkiak dis-dis egiten duenean Sanikon, Usategin, Arrigunagan,… gure herriko edozein txokotan, keinu horren bitartez, gu agurtzen zaudela. Jakintsuek, aspaldi esan zuten, benetako lagunak, ez direla sekula ahazten. Zurekin berdina gertatzen zaigu, Jago. Betiko egongo zara gurekin. Egun handirarte, lagun! Ez naiz olerkari iaioa, baina sentitzen dudana da. Zuretzat Jago! (Argazkia 2003ko Algortako jaietan ateratakoa da, txoznetan. Goiko lerroan hirugarrena da Jagoba ezkerretik hasita, elastiko gorria duena)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 erantzun Egun handirarte, Jagoba!-ri

  1. egilea: newton

    Goian egon bedi!
    Uste dut lagun batek ere horren berri berba egin zidala, berak Modragonen ikasten du.
    Ez da ez, oso post polita ongi etorria baina, behintzat alaitzeko asmotan ongi etorri Goiena.neteko Komunitatera.

  2. egilea: Mikel Aranburu

    Kaixo Joseba eta Jagobaren lagun guztioi,

    Aurten ere Udalaitzen izan gara. Atzo izan zen irteera eguna hain zuzen ere, eta 35 lagun bildu ginen. Tontorrera heldu bezain pronto, gurutze ondoan, iaz jarritako plakaren inguruan Jagobaz gogoeta txiki bat egin ahal izan genuen. Algortako egoilirren bat bagenuen gure artean eta zuek guztiok gerturago izaten lagundu zigun nolabait.

    Igoera giro onean egin zen eta eguraldi aproposa izan genuen horretarako. Jendea nekatuxamar heldu zen baina egunari etekin ona atera ziolakoan. Bideak eta nekeak jendea hurbiltzen du. Gu guztiok ere bizitzako bide zail honetan elkarrekin gaudela besterik ezin dut esan.

    Eskuminak guztioi. Ondo segi.

  3. egilea: nahikari

    Iepa!

    Tamalez, ezin izan nintzen joan irailaren 25ean. Kristolako pena hartu nuen, baina nire hankak ezin zuen, zer egingo diogu… Datorren urtean izango da.

  4. “Zurekin igarotako uneak
    egin ditugu gure babes,
    inoiz ahaztuko ez zaitugula
    guztiz ziur egon zaitez.
    Gero arte Jagoba, agurrik ez!”

    Akordetan naz neure blogien idatziztezunien…

  5. egilea: manoli

    no se contestaros en euskera. pero quiero dar las gracias a todos los que os acordais de JAGOBA creo que era una buena persona y que le recordaremos siempre . pienso muchas veces que lo mejor de el eran su amigos y la forma que tenia de ver lo mejor en cada uno de ellos , creo que donde este sigue pensando en todos nosotros aunque nos se muy bien donde esta ya que mi corazon como el de muchos de vosotros siente una gran tristeza por su falta .nahicari , gracias por las cosas tam bonitas que dices en tu nota , yo no soy capaz de espresarme de la misma manera que tu lo siento .un FUERTE ABRAZO PARA TODOS LOS QUE LE RECORDAIS

  6. egilea: Nahikari

    Eskerrik asko, Manoli!

    Eso de expresarme… no se yo, la verdad que escribir lo que está en la placa, o cantar lo que canté hace un año en el Udalaitz me costó bastante.

    Yo lo conocí de casualidad porque me metí en Etorki de monitora y porque allí andaba Galder y era su amigo. La verdad, un buen amigo. Creo que todos los echamos en falta, y cada vez que se acerca septiembre más. Pero bueno, siempre tendremos para recordar los ratos agradables y las risas que hacíamos con él.

    Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude