Udako Kanpamenduko argazkiak


Badakit nahiko berandu nabilela, baina badakizue informatika kontuetan ez naizela batere iaioa. Nahikoa kostatu zait flickr-en kontu bat irekitzea eta argazkiak igotzea apur-apurka. Ez daude guztiak, baina gehienak bai.

Tamalez, tarjeta bat izorratu da eta asko falta dira, baina zer egingo diogu! Askotxo daude eta asko eta asko barre egitekoak.

Aurtengo uda Villoslada en Camerosen igaro dugu, Errioxan. Uztailaren 16tik 27ra. Bero gehiegi izan dugu, baina uste dut pena merezi izan duela hara joateak. Ez ginen ume askotxo joan, 30 bat edo. Giroa bikaina eta nagusiak oso ondo portatu ziren (badakigu 16-18 urterekin nola ibiltzen diren batzuk).

Argazkiak ikusteko, hementxe klikatu: www.flickr.com/photos/nahikari

(Ikusten duzue argazkia, Aste Santu honetakoa da, Zugastietan)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Udako Kanpamenduko argazkiak

  1. egilea: Batiste

    Ederrak, argazkiak! Jo, morriña sartzen zait holakok ikusten, berriro joan nahi det kanpaldira. Uda heldu arte itxaron beharko… Ta zuek ere ederki asko pasa dezuela dirudi, e! Hori gozada!

  2. egilea: Nahikari

    Iepa! >
    Bai ederto pasau gendun! Hurrengoak adar pasekoak izango dira. Ederra daukagu prestatu datorren astebururako, batzuk damutuko dira jajaja! Adar pasea, gabonak, aste santua, … dena dator jarraian eta konturatu barik uda hementxe dau!

  3. egilea: Leire

    Kaixo, Nahikari!

    Argazki politak ikusteko edozein une dator ondo, ez dira zahartzen!

    Ongi etorri Goiena.net-era! Pozten nau zu hemen ikusteak, gustatzen zait zelan idazten duzun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude