Asko erabiltzen dut messengerra adiskideekin hitz egiteko. Lagun batzuk ikustea ezinezkoa egiten zait eta gauetan beti hartzen dut tartetxo bat “mundua konpontzeko”.
Badakizue irakaslea naizela. Aixerrotako instian nabil DBH 3ko ikasle batzuri bertsolaritza irakasten. Teknologia berandu iritsi zitzaidan, baina gaur eguneko gaztetxoei nahi baino lehenago, nire uste apalean. Hango ikasleekin msn bidez hitz egiten dut sarritan. Beste egunean Iñigorekin hasi nintzen hizketan, 15 urte ditu eta hauxe izan zen elkarrizketaren zatitxo bat:-
-Gauza bat kontatu diezazuket?
– Ona ala txarra?
– Kontatu diezazuket?
– Bai, esan.
– Zure amak minbizia dauka ez?
– Bai, badauka.
– Ba nire ama atzo hil zen minbiziak jota.
Zuri geratu nintzen, ez nekien zer erantzun. Saiatu nintzen tipoa lasaitzen, baina uste dut ni urduritu nintzela bera baino gehiago. Ama bat galtzea gogorra da, baina 15 urterekin are gogorragoa.
Saiatu nintzen esaten niri esan zizkidatenak amari berria eman ziotenean. Barrua husteko esan nion, ez gordetzeko ezer, saiatzeko orain arteko bizitza berdina egiten, ez aldatzea. Badakit erraza dela esatea hau guztia, agian ez zion ezertarako balio.Behintzat badaki nire laguntza daukala nahi duenerako. Atzo egon nintzen berarekin hiletan eta berriro esan nion, hor nagoela nahi duenerako. Bere irakaslea naiz, baina laguna ere bai. Animo Iñigo!
Animo Iñigo, eta animo Nahikari! Horrelakoak gertatzen dira, eta ez da, ez, erosoa ez alde batean ez bestean suertatzea, zuei bioi gertatu zaizuen bezala. >
Aurrera begiratzea besterik ez zaigu geratzen, eta horixe egingo dugu, elkarri lagunduta. Besarkada handi bana.